Cabecera Interior

Arrantza tradizio handiko herria da Hondarribia, eta oraindik ere sektore horrek hartzen du eguneroko zereginaren atal handi bat, familia arteko nekazaritzarekin batera.

Hori argi islatzen da hiriak eskaintzen duen gastronomi eskaintza handian, aukera zabala eta anitza baita. 1361. urtean sortu zen Done Pedro Itsasginozen Kofradia, lehenagotik ere arrantza jardun handia izan arren herrian. Lehen datu historikoek aitzindaritzat hartzen dituzte arrantzaleak balearen arrantzan. Gure arrantzaleen bizitzan islatu da hori. Gaur egun ere ospakizun guztietan eusten zaie ohitura eta tradizioei.

Puerto-Hondarribia

 

Portua auzoa

Barrio-marina

Arrantzale etxe ugari mantendu dira San Pedro, Santiago eta Santa Maria Madalena kaleetan, oso etxe ederrak gainera. Zuloaga kalean dago Ermandadea, Done Pedro Itsasgizonen Kofradiaren egoitza.

Monumentu Historiko-Artistiko izendatu zuten Portua auzoa.