Cabecera Interior
  • Laguntza honek pertsona fisikoen, enpresen eta erakundeen euskararen zabalkundea sustatzeko ekoizpena bultzatzeko helburua dauka.

  • Eskaerak aurkezteko epea urriaren 23tik azaroaren 22ra barne izango da.

Diru-laguntza honen helburua tokiko komunikabideen esparruan euskarazko edukiak sortzea sustatzea da. Horrenbestez, Bidasoa eskualdeko hiru udalerrietan —Irunen, Hondarribian eta Hendaian— euskaraz edukiak ekoitzi eta zabaltzen dituzten eskualdeko pertsona fisikoak edo juridikoak izan daitezke laguntza honen onuradun.

Diru-laguntza-lerro honek euskararen erabilera soziala sustatu nahi du. Horrela, euskarazko ekoizpena lagunduz, Bidasotarrek informazioa euskaraz jasotzeko eskubida bermatzen da.

Eskaera aurkeztu nahi duten interesdunek deialdiaren eskaera-inprimakia bete beharko dute, eta deialdiaren 1. eranskinean eskatutako dokumentazioa erantsi. Dokumentazio hori aurrez aurre edo telematikoki aurkeztu beharko dute, azaroaren 22a barne baino lehen.

LAGUNTZAK ARAUTZEKO OINARRIAK

LAGUNTZEN DEIALDIA

AURKEZTEKO ERANSKINA

JUSTIFIKAZIO-ERANSKINA