Partzuergoa osatzen duten udalerrien eskumen-esparruaren barruan, Partzuergoak hizkuntzak zabaldu, ikasi, hobetu eta garatzeko aukera emango duten egitura pedagokioak sortzen eta kudeatzen lan egiten du.
Euskara da Partzuergoa osatzen duten hiru herriek amankomunean duten komunikazio-hizkuntza. Hori dela eta, erakunde honek ahalegin berezia egiten du horien ikaskuntza, hobekuntza eta erabilera sustatzen duten jarduerak bultzatzen.
IRRATSAIOAK
Mugaz-gaindiko irratsaio hauetan, ama hizkuntza, osasun mentala, aisialdia, turismoa, kirola, boluntariotza edo hezkuntzari buruz hitz egiten dugu.
Gure gazteek, jatorriz irundar, hondarribiar edo hendaiar, gai bakoitza zukutzen dute, desadostasunak mahai gainean jarriz eta sinergiak parekatuz, gure sorlekuaren nortasuna eratzea baitute helburu.
Gai hauetako bakoitza podcast eta bideo moduan eskuragarri edukiko dituzu atal honetan.
AMA HIZKUNTZA
Ama Hizkuntza, komunikatzeko erosoen sentiarazten gaituen hizkuntza omen da. Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean, hizkuntza baten erabilpen ohiturei, transmisioari eta erabilpena sustatzeko baliabideei bidez hitz egiten dugu Bidasotar gazteekin, Bidasoaldeko testuinguru eleanitza kontuan hartuta. Zer dute gure gazteek esateko? Adi Bidasoako gazteei!
VIDEOCAST
PODCAST
OSASUN MENTALA
Nerabezaroa bizitzako garai zirraragarria da, gazteek beren nortasuna azalaratzen duten, autonomia garatzen duten eta etorkizuneko oinarriak eraikitzen dituzten unea. Hala ere, aldaketa hauek guztiak bakarrik igarotzea, usu zail suertatzen zaie eta ondorioz, eta estres-uneak, emozio esplozioak, etab, eragin diezaieke. Gazteek ere eskertzen dute aldaketa guzti hauetan bidelagun bat edo batzuk aurkitzea, gertukoak edo ez hain hainbestekoak, baina beraiek hitz egiten duten hizkuntza bera hitz egiten duena bederan.
VIDEOCAST
PODCAST
BERTAKO TURISMOA ETA AISIALDIA
Opor, aisialdi eta entretenimendu garaia. Plan, ohitura eta baliabide eskaintza zabala Bidasoan. Ezagutzen al dituzte gazteek baliabide hauek? Zer ulertzen dute gazteek “bertako” hitzagatik? Zeintzuk dira ezagutzen, bisitatzen, etab, dituzten baliabide turistikoak?
VIDEOCAST
PODCAST
GAZTE BOLUNTARIOTZA
Urtero, Irun, Hondarribia eta Hendaiako gazteek, kirol-koordinatzaile boluntario gisa lan egiten dute Bidasoa-Txingudiko eskola arteko Mini Olinpiadetan. Haien lana ezinbestekoa da ekitaldiaren arrakastarako baina, jabetzen al dira gazte horiek beren lankidetzak duen balioaz? Ekitaldi horretaz aparte, beste kausaren batean laguntzen al dute? Programa honetan, Bidasoako gazteriarekin hitz egingo dugu herritarren parte-hartzearen garrantziaz ekintza askoren iraunkortasunerako; gizartearen hobekuntza, pertsonen artean sortutako harreman estuei esker, ezagutzaren transmisiorako funtseskoak eta erakundeen ondorengotzaren katalizadoreak.
VIDEOCAST
PODCAST
HEZKUNTZA
Hurbiltasun geografioak erraztu du hamarkadetan ikasle-fluxua mugaren alde batetik bestera. Hala ere, geografikoki gertu egon arren eta mugikortasuna naturalki egin arren, gaur egun ez dago ikasleen edo langileen mugikortasuna bermatu edo mugaz-gaindiko ikasketen balioa aitortuko dituen politika publikorik. Horretaz guztiaz hitz egingo dugu mugaz-gaindiko gure ikasleekin; beren bizipenak, ohiturak eta anekdotak aipatuko ditugu eta, aldi berean, komunean dituzten gaitasunei, herrialde batean zein bestean baliaarriak, balioa emango diegu.
VIDEOCAST
PODCAST
EUSKARA 365
Euskararen erabilera eguneroko bizitzan arlo guztietan eta orokorki ezartze aldera, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek Bidasoa-Txingudiko Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez zenbait jarduera antolatzen dituzte; horien artean, honako hauek nabarmentzen ditugu:
MINTZODROMOA
Ekitaldi honen berezitasuna da mugako bi aldeetako euskaldunak gonbidatzen dituela, 4-6 laguneko taldetan antolatu eta interes orokorreko hainbat gairen inguruan euskaraz euren iritziak eta ideiak trukatzera animatzen dituela ingurune lasai batean, une oro taldeak gidatu eta eztabaidak sustatuko dituen dinamizazio-talde baten laguntzarekin.
Jende guztiarentzako jarduera irekia eta doakoa da.
Modu honetan, Bidasoa-Txingudiko Mugaz Gaindiko Partzuergoak gure eskualdean euskararen ikaskuntza, trebakuntza eta garapena sustatzen ditu; urtero eskualdea osatzen duen udalerrietako batean antolatuz, txandaka.
EGIN TTAP! BIDASOA
Euskarazko lehiaketa digital parte-hartzailea da, gazteei bereziki zuzendutakoa. Proiektu honen helburu nagusia da gazteek, teknologiak erabiliz, euskaraz harremantzeko gune erakarri, dibertigarri eta eskuragarri bat sortzea.
Jarduera metodologia dinamiko baten bidez garatuko da, non, parte-hartzaileek Bidasoa-Txingudiko Mugaz Gaindiko Partzuergoak kulturari, hiztegiari edo ezagutza orokorrei buruz prestatu dituzten galderei erantzun beharko dieten. Jolasean, parte-hartzaileek galderei zuzen erantzun beharko diete ahalik eta denbora gutxienean, puntuak lortzeko eta lehiaketan ahalik eta hoberen klasifikatzeko.
Erronka honen bidez lortu nahi dugu gazteek euskarazko talde-dinamika dibertigarrietan parte hartzea, hizkuntzaren eta ingurunearen ezagutza aberastea, eta hori guztia mugaz gaindiko testuinguru batean, Irun, Hondarribia edo Hendaiako beste talde batzuekin harremantzen direla.
TXINGUDIKO LORE JOKOAK
Eguneroko bizitzan euskararen erabilera sustatzeko eta orokotzeko helburuarekin, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udaletako euskara arloekin elkarlanean, Txingudiko Lore Jokoak jaialdiaren lehenengo edizioa antolatu du. Mugaz gaindiko jaialdi honek herritarrak euskaraz harremantzera gonbidatu nahi izan ditu, musikaren, kantuaren, dantzaren, bertsolaritzaren eta euskarazko herri-kulturaren beste adierazpide batzuen kari.
Ekimenak XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran Bidasoa eskualdean ospatzen ziren Lore Jokoen espiritua berreskuratzen du. Garai hartako ospakizunek herri-kulturaren hainbat adierazpide biltzen zituzten, eta elkartzeko eta parte hartzeko guneak ziren. Txingudiko Lore Jokoak ekimenak hari historiko horri heldu eta gaur egunera ekarri ditu, mugaz gaindiko ikuspegiarekin, euskara, jai-giroko jaialdi parte-hartzaile baten erdigunean jarriz.
Jaialdiaren helburua euskaraz harremantzea eta sozializatzea da. Horretarako, egitarauak kultur adierazpide desberdinak ditu, euskararen inguruan gozatzeko, parte hartzeko eta elkarrekin ondo pasatzeko proposamenak eskainiz. Gainera, ekimen hori jarraipena izateko bokazioarekin jaio da, urtero gure eskualdeko hiru udalerrietako batean txandaka ospatzeko asmoz, horrela Irun, Hondarribia eta Hendaia arteko loturak eta harremanak sendotuz.
EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEEN DIRU-LAGUNTZAK
Diru-laguntza honen helburua euskararen erabilpen soziala sustatzea da, Bidasoa-Txingudiko eskualdean euskarazko edukiaren ekoizpena sustuz.
Bidasoan euskararen erabilera soziala sustatzeko asmoarekin, Bidasoa-Txingudiko Mugaz Gaindiko Partzuergoak Tokiko komunikabideei zuzendutako euskara sustatzeko diru-laguntzak publikatzen ditu, urteroko maiztasunarekin. Deialdiaren helburua, eskualdean dauden hedabideetan euskarazko edukien sorkuntza sustatzea da, modu horretara, Bidasotar hedabideek euskarazko prentsa, ikus-entzunezkoak, irratsaioak, eduki digitalak, etab, sortzea suspertuz eta ondorioz, bidasotarrek informazioa euskaraz kontsumitzeko duten eskubidea bermatuz.
BERTSO ESKOLA
2003, urtetik Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak eskualdeko helduentzako bertso eskola kudeatzen du. Sortu zenetik, bai Bertso Eskola eta baita bertsolaritzaren mugimendua ere, haziz joan da gure eskualdean, bai Irunabar Irungo Bertso Bilgunea-ren Txingudi bertso eskolako tailer eta jarduera kopuruan eta bai elkarteak berak dituen kide kopuruan ere.
2019an Txingudiko bertso eskolako kontratu berri bate gin zen, ikastaroak eta taillerrak ematen jarraitzeko konpromisoa edukitzen jarraitzen zuena. Aldi berean, Bidasoa eskualdeko bertsolaritzaren kultur ondarearen gaineko gogoeta egiten hasi gara, kultur ondaren honen mugaz-gaindiko nortasun bateratua Bidasoako 3 udalerrietan nola landu bilatzeko helburu duena.