Cabecera Interior

EMPLEO EGUNAK


14.12.2026, 09:30 h - 15.12.2026, 17:00 h
Bidasoa-Txingudi


VIVIR

EMPLEO EGUNAK 2026
Hendaia, 18 rue Leku Eder
14/12/2026 & 15/12/2026 - 9:30-17:00
France Travail, Servicio Navarro del Empleo, Seguridad social, Carsat, Urssaf, Assurance maladie, Lanbide, etc.

Alde batean bizi, bestean lan egin: zure galderei erantzuten diegu! Zatoz mugaz gaindiko enpleguaren arloan dituzun eskubideei eta betebeharrei buruzko informazioa jasotzera.

Ondoko Empleo Egunak 2026ko abenduaren 14an eta 15ean izango dira, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen egoitzan, Hendaian.

Hendaian bizi zara, Irunen lan egin duzu beti eta langabezia eskatu nahi duzu Frantzian? France Travail eta SEPEk erantzuten dizute. Erretiroa hartu eta Azkainen eta Beran lan egin duzu, baina zure kotizazio urte guztiak ez dira agertzen zure lan historialean? CARSATek eta INSSek erantzuten dizute.

Aldez aurretik hitzordua hartu behar da, dagozkien administrazioei banan-banako hitzorduetan galderak zuzenean egiteko eta funtsezko gaiei buruzko informazioa lortzeko: mediku-asegurua, fiskalitatea, erretiroa, langabezia, lan-bilaketa, lan-zuzenbidea, langileen joan-etorriak, gizarte-kotizazioak eta kontratazio-adierazpenak.

Atsegin handiz hartuko zaitugu informazio-jardunaldi hauetan, abenduaren 14an eta 15ean (astelehena eta asteartea), 09:30etik 17:00etara, Akitania Berria-Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen egoitzan, Hendaian.

HITZORDUA HARTU