Cabecera Interior

Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi-ko Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, Bidasoa-Txingudiko eskola arteko Mini-Olinpiaden edizio berri bat antolatu dute.

Maiatzaren 22an, 15:30ak eta 19:30ak artean, 8 eta 12 urte bitarteko (2012 eta 2016 urteen artean jaioak), Bidasoako 800 neska-mutilek Irun, Hondarribia eta Hendaiako kirol-eskaintza ezagutu ahal izango dute, aisialdiko formatu ludiko eta inklusibo batean.

Maiatzaren 22an, 15:30ak eta 19:30ak artean, 8 eta 12 urte bitarteko (2012 eta 2016 artean jaioak) Bidasoako 800 neska-mutilek Irun, Hondarribia eta Hendaiako kirol-eskaintza ezagutu ahal izango dute, erakustazokan antolatu ditugun 21 ekintzetan parte-hartzen.

Aurten, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioaren (GKEF-ak) laguntza izango dugu ekitaldi inklusiboa eratzeko. Horretarako bi lerrotan lan egingo dugu; batetik, kirol-egokituko estazioak jarriko ditugu eta bestetik, egokituta ez dagoen kirola egokitu ahal izateko protokoloa helaraziko zaie interes hau azalaratzen duten klubeei.

Parte-hartu ahal izateko, aldez aurretik izena-emana egotea derrigorrezkoa izango da. Izen-emate epea apirilaren 22a eta maiatzaren 8a artean egingo da eta erregistroa, mugaz-gaindiko Partzuergoaren (www.irunhondarribiahendaye.com) webgunearen bitartez edo eskolan helarazi diezaieketen inskripzio fitxa bete eta bakoitza bere irakasleari emanez egin daiteke. Izen-emateen kontrola kudeatzeko, ez dugu onartuko epez kanpo eginiko erregistrorik.

miniolimpiaden marrazkia fondoarekin txiki

Parte-hartzaileek ekintzez eta dibertsioz betetako arratsalde bat igaro ahal izango dute Bidasoaldeko klub eta elkarteek ekarri dituzten 15 kirol-jarduerekin (triatloia, capoeira, herri kirolak, txirrindularitza, etab), Real Sociedad Fundazioak prestatuko dizkigun puzgarriekin eta Decathlon-Txingudi-ko kirol-jolaserako proposamenarekin.

Jarduera hauek guztiak, gune lasaiagoekin konbinatuko dira. Hala, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak  joko-libreko gune bat edo berariaz jokorik gabeko gune bat sortuko du non, bakarkako zein taldekako kirol-estazioetan sortzen den zaratatik aldendu nahi duen haurra modu lasaiean egon daitekeen.

Beste eremu lasai bat “Marraztu Bidasoa” lehiaketarako gunea da. Bertan, Bidasoa-Txingudiko ingurune naturalaren edertasunaren gainean pentsatu eta marraztea eskatuko da, Txingudi Ekoetxearekin laguntzarekin.

Parte-hartzaile guztiei erritmoa jaisteko eskatuko zaie bi unetan; lehenengoa askaria ematerakoan eta bigarrena, Real Sociedad Fundazioak eta Decathlon-Txingudik eman dizkiguten oparien zozketa garaian.

Jardunaldia 19:30etan bukatuko da. Une horretan, parte-hartzaile guztiak ikastetxeka antolatu dugun kontsignan elkartuko ditugu eta bertan, bakoitzari bere parte-hartze diploma emango diogu beren senideak erakustazkoaren kanpoaldetik berengatik galdetzen diguten arte.