Hiru hiri eta ibai bat mugaz gaindiko kooperazio ingurune batean

Lurralde honek, egoera geografiko pribilegiatua osatzen du, Hondarribi eta Irun, Euskal Autonomi Erkidegoko parte izanik eta Hendaia, Akitania Berriko eskualdean kokaturik. Kultura baten bateratze gunea da, euskal kulturarena.


Gure berriak

 

 

Olimpiadas

BIDASOA-TXINGUDI ESKOLARTEKO JOKO OLINPIKOAK

MAIATZAK 22 FICOBAN (IRUN) – 15: 30etik 19: 30era

Maiatzaren 22an, Bidasoa-Txingudi mugaz-gaindiko Partzuergoak, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek osatzen dutena, eskola-arteko Mini Olinpiadak ekitaldia antolatzen du, 2012 eta 2016 urte bitartean jaiotako eskualdeko ikasleek elkar ezagutzeko aukera Irun, Hondarribia eta Hendaiako kirol-eskaintzan hartu-emana egiten dutelarik.

Jaialdia FICOBA erakustazokan izango da, 15:30etan hasiko da eta 19:30etan amaitu. Bertan ikasleek hogeina kirol ekintza desberdin probatu ahal izango dute. Parte-hartzaile guztiei, mokadutxo bat eta parte-hartze diploma bate mango zaie ekitaldian, baita hainbat sariren zozketan parte-hartzeko aukera ere.

Etorri nahi? Bete ezazu atxikitako galdetegia maiatzaren 8a baino lehen.

 

KIROLAREN ALDE MUGI ZAITEZ!

Partzuergoaren hiru alkateak

Mugaz gaindiko Partzuergoa

Zer da Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko Partzuergoa? Zeintzuk dira bere lan eremuak eta bere jarduerak?

Haurrak surf eskolan

Mugarik gabeko turismoa

Irun, Hondarribi eta Hendaia arteko mugez gain, gure baliabide turistikoak aurkitu ditzakezu hemen.


Promozio bideoa