Cabecera Interior

Introducción

Sarrera

Hiru hiri, ibai bat, muga bat eta mugaz gaindiko lankidetzarako tresna bat.

Oso eremu zehatzean dago Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa osatzeko arrazoi izan den gertakaria, Txingudi eskualdean, hain zuzen ere.

Rio Bidasoa, puente internacional

Txingudi eskualdeak ondoko bi gorabehera geografiko hauei zor die izena: Bidasoa ibaia, aldameneko Nafarroako mendietan sortu eta Txingudi badian isurtzen dena, eta mendeetan zehar Frantziako eta Espainiako estatuen artean muga naturala izan dena.

Euskal Autonomi Erkidegoan Hondarribiako eta Irungo,udalerriek eta Pirinio Atlantikoen departamentuan Hendaiak, osatzen duten eskualde honek kokaleku geografiko pribilegiatua du, inolaz ere. Bi estatuen artean dago eta kultura baten, euskal kulturaren, topagunea da. Itsasoari begiratzen dio marinel bokazio garbiarekin, eta Jaizkibel mendiak babestua dago, Kantauriko kostaldeko garaiena, hain zuzen ere.

Populazioari dagokionean, Irun da eskualdeko udalerri handiena (62.257 biztanle), merkataritza eta industria izaerarekin Bidasoko gune nabarmenena izanik.

Bestalde, Hendaiak 17.201 biztanle ditu, baina uda partean populazioa biderkatu egiten du, bisitari ugari etortzen baitira hirira.

Hondarribiak, berriz, 17.177 biztanle ditu, arrantzatik eta zerbitzuen sektoretik bizi da batik bat, eta bertan ere biztanleria kopuruak nabarmen gora egiten du uda iristean.

Baiona-Donostia Eurohiriaren eta Akitania-Euskadi Euroeskualdearen barnean, eta Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa osatutakoan, 96.635 biztanleko eskualde honek proiekzio europar garbia du mugaz gaindiko lankidetzaren alor espezifikoaren barnean.

 

Un poco de historia

Historia pixka bat

Liskarretik eta zatiketatik elkarlanera

Eskualdearen erreferentzia historikoa eginez, esan behar da jada Erromanizazioaren garaitik argi eta garbi erakusten zaigula ibai estrategiko bat, muga gisa eratzen zena, eta egiaz erreferentzia garbia zena. Bidasoa, Hondarribiko gotorlekua itsasoen jabe egin zedin gune estrategiko bihurtu zen XII. mendeaz geroztik, Erdi Aroko hiribildu berri hark bere subiranotasuna ezarri baitzuen nabigazioan, eta horrenbestez, baita truke ekonomikoak egiteko eta arrantza kontrolatzeko ere.

Puerta Santa Maria, Hondarribia

Mendeetan zehar nabigazioaren kontrol estrategikoa lortzeko eta arrantzaren baliabideak banatzeko gatazken dinamikarekin jarraitzen du historiak, eta aldi berean  egunerokoan biztanleriaren mestizajea ezarri zela erakusten du, baita gatazka handienetako mendeetan ere.

Erreinuen arteko gatazkak berandu amaitu ziren eta amorru eta liskar handiak izan ziren Estatuen artean. Bidasoaren historian zatiketa izan zen lehenengo, lotura izan aurretik, eta Eskualde bateratu baten kontzepzioa da bere historiaren inarrosaldiak gainditzeko aukera eskaintzen duena.

Más lo que nos une que lo que nos separa

Elkartzen gaituena gehiago bereizten gaituena baino

Kontrabandotik trukera euskara oinarri gisa hartuta

Historia bera da ibaiaren “humanizazio” prozesu sakona eragiten duena, eta mugaren bi aldeetan antzeko trenbide kultura sortzen duten bi sistemaren azken geltoki ezagun bilakatu zen zeharkatzen duen trenbidearekin.

Nabarmentzeko moduko hainbat elementu izan dira historian zehar, eta horiei esker, lotura sortu ahal izan da Eskualdean:

  • Alde batetik, Kontrabandoa, nolabait ere esan daiteke mugaz gaindiko lankidetzaren hasiera izan zela, harekin sortu baitziren truke ekonomikorako lehen esparruak.
  • Bestalde, azken urteetako ikasle trukea.
  • Azkenik, oso aspalditik, Bidasoatik gorako mendietan baino sozialki sustraituagoa zegoen euskal biztanleria batek indartzen zuen Eskualdea. Euskara lotura handia izan da historian zehar, Frantziako zentralizazioak eta Irungo hiriaren garapenerako beharreko immigrazioak lotura hori ahuldu bazuten ere. Gaur egun eskualdean bada helburu komunitate bateko kide izateko egiazko sentimendua, euskararekin loturiko kulturaren ondorioz.

De estar cerca a cooperar

Elkarren hurbil egotetik elkarlanera

Partzuergoa lankidetzaren elementu dinamizatzaile gisa

Hondarribiko, Hendaiako eta Irungo Udalek urteetan zehar berenganatu duten lankidetza esperientziarekin finkatu ahal izan da Europaren Eraikuntzaren printzipio handietako bat, Mugaz Gaindiko Lankidetza. Lankidetza horren helburua da proiektu berritzaileak dinamizatzea, inbertsio komunak erakartzea eta Bidasoa-Txingudi eskualdearen garapenean lagunduko duen garapen sozial eta ekonomikoaren eredua harmonizatzea.

3alcaldes item

Lankidetza horren aurrekari ugarirekin, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak proiektu juridiko komuna gauzatzen du hiru Udalen parte hartzearekin, turismoaren, kulturaren eta gizarte ongizatearen alorretan garatuko dena hasiera batean. Bestalde, Partzuergoa garapen ekonomiko komunaz arduratuko da enpresen arteko harremanak bultzatuz, komunikabideak hobetuz eta Eskualdeari balioa eman diezaioketen azterketak eginez.

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren errealitateak, alde batetik, bere egiten du Europar Kontseiluaren eta Europar Batasunaren herri europarren artean lotura estuagoa egiteko eta haien artean lankidetza bultzatzeko helburua Europaren eraikuntzan laguntzeko bide gisa; eta bestetik, ziur dago hiru udalerrien arteko harremanek lagunduko dutela mugaldeko eremuak garatzen eta haiei balio handiagoa ematen, aurrerabide ekonomikoaren eta sozialaren alorretan ekintza komuna bideratuz eta elkartzen dituzten loturak indartuz.

Premisa horiek aintzat harturik, Hendaiako, Hondarribiko eta Irungo Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa sortu zuten lankidetza eta ekintza komuna sustatzeko eta bultzatzeko. Horretarako, Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Administrazio arteko Hitzarmena sinatu zuten Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako udalerrien artean Bidasoa ibaiaren bokalean 1998ko abenduaren 23an, partzuergoa toki erakundeen elkarte gisa eratzeko, izaera publikoko nortasun juridikoarekin, bere Estatutuetan adierazten den bezala. Hitzarmen hori 2008ko abenduaren 23an berritu zen, bere Estatutuetan adierazten den bezala.

Partzuergoan bildutako hiru udalerrien inplikazioari buruzko datu interesgarria da, Partzuergoaren gastuetarako diru ekarpenaren proportzioa Irungo Udalak % 50, eta Hondarribiko eta Hendaiako Udalek % 25, hurrenez hurren, bada ere, udalerrien tamaina islatzen duten proportzioen erakusgarri, parekide bilakatzen dela erabakietan botoa emateko eskubidea.