Cabecera Interior

BIDASOKO INTERPRETAZIO ZENTROA

ORDUTEGIAK

Telefonoa
00 34 943 50 58 26 

Helbidea
Iparralde, 63 – lehengo Santiagoko Aduanako eraikina, Nazioarteko zubi zaharretik gertu, Irun eta Hendaia artean.

Ordutegiak
10: 00etaik 14: 00etara, asteartetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik.

Zentro honetan harrera lekua dago hiru hiriei buruzko turismo informazioa emateko, eta erakusketa gune bat ere badu hainbat panelekin. Hiru gairekin lotuak dira panel horiek: eremuko biodibertsitatea, Eurovelo sarea eta Donejakue Bidearen Irungo igarobidea.

Erakusketa gunean topagune gisa Bidasoarekin loturiko gaiak agertzen dira, “Ibai izena duen eskualdea”, eta hainbat gai ekartzen dira gogora: aduanaren historia eta gauden gune estrategikoak duen garrantzia, Donejakue bidea gure eskualdetik igarotzean eta Eurovelo ibilbidea, puntu honetan baitu bere informazio zentroa Baiona-Iruñea ardatzean.

Gainera, ikus-entzunezko edukiak aurkezten dira Bidasoa inguruko faunari eta landarediari buruz.
Bestalde, Bidasoko Interpretazio Zentroak urtero hainbat behin-behineko erakusketa eta animazio jarduerak bideratzen ditu beste gai osagarri batzuk ere lantzeko, esate baterako, mugikortasuna, historia, ingurumena edo arte sormena.

Zentro hau horrelako ezaugarriak dituen bakarra da Europar Batasuneko esparruan dagoen txirrindularientzako ibilbideen sare zabalaren barnean.

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren esku utzi da haren kudeaketa.
Sarrera librea da eta doan.

 


DINAMIZAZIO PLANA

Bidasoko Interpretazio Zentroan urtero behin-behineko hainbat jarduera egiten dira mugikortasuna, historia, ingurumena edo arte sormena bezalako gaiak lantzeko.