Cabecera Interior
Bidasoko Interpretazio Gunea

Zentroak hiru hiriei buruzko informazioa banatzeko harrera bat du.

Bestalde, erakusketarako gunea ere badu, hiru gai nagusiekin erlazionaturik dauden taula desberdinak dituelarik: inguruko bioaniztasuna, Eurovelo sarea eta Irundik pasatzen den Santiago Bidea.

Erakusketa eremuan, Bidasoa topagune harturik, erlazionaturiko gaiak isladatzen dira, "Ibai izen duen herrialde bat", aduanaren historia gogoratzen da, baita aurkitzen garen kokalekuaren garrantzia ere, eskualdetik pasatzen den Santiago Bidea, eta Euroveloren ibilbidea ere, izan ere, puntu honetan aurkitzen da Baiona-Iruña ardatzeko Informazio Gunea.

Honetaz gain, Bidasoa inguruko fauna eta landaretzari buruzko ikus-entzunezkoak aurkezten dira.

Europar Batasunean dauden bizikleta ibilbide sare zabalaren barruan ezaugarri hauek biltzen dituen Gune bakarra da honako hau.

Bere kudeaketa, Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoari lagatu zaio.

Sartzea doakoa da.

  • Telefonoa: 00 34 943 50 58 26.
  • Helbidea: Iparralde, 63 – Santiagoko Aduanako aintzineko eraikina, Avenida Zubiaren ondoan, Irun eta Hendaia artean.
  • Neguko ordutegia (irailetik ekainara):
    • Ateartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara, zubietan eta jai egunetan izan ezik.
  • Udako ordutegia (uztailean eta abuztuan):
    • Ateartetik ostegunera, 10:00etatik 14:00etara, zubietan eta jai egunetan izan ezik,
    • Ostiraletan,10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:30etara, zubietan eta jai egunetan izan ezik,
    • Larunbatetan eta igandeetan, 10:00etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:30etara, zubietan eta jai egunetan izan ezik.