Cabecera Interior
Goikoerrota

Naturan jarduera ugari egiteko aukera ematen du, Bidasoa-Txingudi badiako inguru naturalak, horien artean, bakoitzak gogokoena duena aukeratu ahal izango du.

Daniel Ugarte Frontoia

Euskal Herriko kirol tradizional handi bikainena da inolaz ere pilota. Modalidade asko ditu (esku huska, palaz, xisteraz…) eta askotarikoak dira halaber pilotalekuak (frontoi irekia, frontoi itxia, trinketa…). Merezi du egiaz pilota partidak, hain dira ikusgarriak hartan jokatzen diren tantoak!

Justiz Golf

Bidasoa eskualdean gero eta jarraitzaile gehiago dituen kirola da golfa, Jose Maria Olazabal Hondarribiko golfari bikainak lortutako ospeari esker batik bat.

Hendaiako Tenis Elkartea

Bidasoaldeko natura-ingurune ezin ederragoetan praktika daitekeen kirol modalidadea da tenisa. Badira tenisean aritzeko pistak, lur trinkoan, banaka nahiz binaka.

Tiro Olinpikoa

Mundu mailako txapeldun handiak eman ditu gure eskualdeak tiro olinpikoan. San Martzial mendian dago tiro-zelaia, badiaren gaineko ikuspegi ederrak esaintzen dituen leku batean.

Jaizubia Zaldi Elkartea

Zaldiz paseo atsegina egin nahi baduzu edo zaldiketan jardun nahi baduzu dituen modalitate desberdinetan, guztiz aproposa da leku hau. Poneyak eta zaldiak ditugu, pista estaliak eta aire zabalean, boxak alokairuan eta monitore tituludunak gehien gustatzen zaizun diziplina egin dezazun.