Cabecera Interior

MINTZODROMO

Euskaraldiaren barruan, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, Mintzodromoa antolatu dute Hendaian abenduaren hasieran, “Bidasoan biz(h)itza. Euskararen korronteak busti zaitzala” lelopean.

Euskara praktikatzeko ariketa honetan, parte-hartzaileak 4-6 pertsonako taldeetan esertzen dira mahai baten inguruan, eta modu lasaian eta euskaraz trukatzen dituzte interes orokorreko gaiei buruzko iritziak eta ideiak, taldeak gidatzen eta eztabaidak animatzen dituen dinamizazio talde batekin batera.

Gutxi gorabehera 50 minututan zehar, pertsonak 15 minuturo txandakatu eta mahaiz aldatzen dira, hainbat gai talde ezberdinekin partekatuz.

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak doako ekitaldia eskaini du, jarduera soziokulturalen bidez euskararen ikaskuntza, hobekuntza eta garapena sustatzeko helburuarekin bat etorriz.

mintzodromo banner kontsorzioa mini


BERTSO ESKOLA

2003. urteaz geroztik Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak kudeatzen du eskualdean helduentzako Bertso Eskola.

Sortu zenetik, bi maila desberdineko bi talderekin, Bertso Eskola, eta baita Bertsolaritzaren aldeko mugimendua ere, hazten joan da gure eskualdean, hazten kopuruari dagokionean eta Euskara Arloen bidez garatzen diren jarduerei eta elkarteek bultzatzen dituzten ekitaldiei dagokienean.


GUGEU

gugeu

Hirueletasuna sustatzea Mugi Hadirekin egiten da, Mondragon Unibertsitateko ikasleen elkartearekin, Partzuergoko langileekin batera elkarte horrek kudeatzen baititu monitoreak, espazioak eta jarduerak..

Prestakuntzaren alorrean Europako beste leku batzuetan aurrera eraman diren metodologia esperientzia berriak ezagututa, eta mugaren bi aldeetan hiru hizkuntzen, hauxe da, gaztelaniaren, euskararen eta frantsesaren erabilera dinamizatzeko, ikaskuntza zirkuluak abian jartzeko ideia sortu zen. Elkarrizketa taldeak dira, hiru hizkuntza horietako bat ikasteko eta erabiltzeko.


SAREUSKA

sareuska

Agglomération Sud Pays Basquek eta Bortzirietako Mankomunitateak hizkuntza politika garatzeko lankidetzarako konpromiso protokoloa sinatu dute, euskararen erabilera sustatzeko eta dinamizatzeko plana garatu ahal izateko. Hori dela-eta, Sareuska sarea sortu da elkar ezagutza bideratzeko eta hobetzeko Euskara Arloen bidez, eta proiektu komunak aurrera eramateko.

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren kasuan, hizkuntz politika horren ezaugarri nagusia hirueletasuna da, euskararen, frantsesaren eta gaztelaniaren artean, eta erakundearen berezko atala da hori, dokumentu ofizial guztiak itzultzen baitira eta udal zerbitzuei aholkularitza ematen baitzaie.


LAGUNTZA EUSKARAZ EGITEN DUTEN KOMUNIKABIDEEI

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak laguntza ematen die beren programazioan euskara erabili ohi duten eskualdeko komunikabideei. Horretarako, mugaz gaindiko oinarri batzuk diseinatu dira 3 udaletako, hauxe da, Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udaletako euskara zerbitzuen artean, eta oinarri horiek urtero ematen dira argitara.