Cabecera Interior

Era askotako kultur eta jai ekitaldiak eskaintzen ditu Irun, Hondarribia eta Hendaiako hiriek osatzen duten Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko eskualdeak.

BIDASOAFOLK

Bidasoafolk

Munduko lau ertzetatik etorriak, Asiatik Amerikara Afrikatik eta Europatik paseaz, mugarik gabeko hizkuntza baten: musikaren, ordezkari dira BidasoaFolk jaialdiaren edizio bakoitzean egoten diren artistak.

Urtero, Txingudi Badia topagune izaten da jaialdiak dirauen hiru egunetan musika akustikoaren, etnikoaren eta garaikidearen zaleentzat. Jaialdi abangoardista da, eta bertan, tradizioa eta modernitatea bateratzen dira, eta ekitaldi paregabe bilakatzen da programa osatzen duten ekitaldien kalitate musikal eta artistiko handia ezaugarri duen alde honetan.

3 hiri, 2 historia, kultura komun 1.

Argibide gehiago BidasoaFolken web orrian

Uda partean egiten den jaialdi hau aukera egokia da, Hendaia, Irun eta Hondarribia hiru hiriek elkarrekin beren lurraldeaz gozatzeko, bertako herritarrei nahiz bisitariei kalitate handiko kontzertuak eta kale ikuskizunak eskainiz, tradizioak betikotuz, horiexek baitira gure etorkizunaren zimendu. Topaketak eta aurkikuntzak, horiexek dira jaialdi honen izateko arrazoi, eta batik bat, ikusmina dutenen interesa, gure lurraldea oraindik ederrago egiten duten beste argi horren azpian ikusteko aukera ematen baitzaie.


MEMORIA BIZIA

Bideo bat da eta Bidasoa-Txingudi eskualdeko herritarren bizimodua eman nahi du ezagutzera. Bertako biztanleen egungo eguneroko bizitzaren egituratzaile dira gaiak: kontrabandoa, aduana, turismoa eta gerrak.

Frantziako eta Espainiako estatuen indartzea, XIX. eta XX. mendeetan zehar izan zituzten liskarrak, garai hartako gerra gatazketan bando desberdinetan lerrokatu izana eta beste hainbat gertakari kontuan hartzen baditugu, mugaren eraikuntza eta finkapena ez da bereizketa fisikoa bakarrik, baizik eta mugaren alde bateko eta besteko herrien arteko harremanen erreferente izatera pasatzen da. Horrenbestez, garrantzi handia zuen aduanak, eta bestalde, kontrabandoa zegoen, familia askoren bizibiderako funtsezko baliabide bihurtu zena. Kontrabandoan azpimarratzekoak dira batik bat elikagaien hornikuntza eta langile espainiarren eta portugaldarren isilpeko muga igarotzeak Frantziako armamentu fabriketan lan egiteko. Gainera, gaur egun turismoa sektore dinamikoa da eskualdean, eta denboraren joanarekin jarduera kolaboratzaile eta aberats bilakatu da, 20. mendearen hasieran trenbidea iritsi zenean sortu zen jarduera hori.

BIDASOA-TXINGUDI BADIAKO ONDAREARI BALIO HANDIAGOA EMATEKO SEINALEAK

Badiako Bidea sortzeari dagokionean, Partzuergoak hainbat panel egin zituen 4 gairen inguruan: kultur geltokiak, geltoki historikoak, geltoki naturalak eta badiako ikuspegiak.

39 panel horiek Bidasoa-Txingudi eskualdeko hiru hirien artean banatu dira, hauxe da, Irun, Hondarribia eta Hendaia artean, eskualdea egituratzen duen Badiako Bidearen ibilbideari jarraiki. Horrela, bere ibilbidean aurkituko dituen seinaleek informazio, interpretazio, gonbidapen, deskribapen eta norabide adierazpenak emango dizkiote ibiltariari.

MUGAKO OROITZAPENAK

Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, hiru hirietako herritarrak animatu nahi dituzte mugari buruzko argazkiak eta objektuak ekar ditzaten eta beren testigantzak konta ditzaten. Historikoki, muga garrantzi handiko lekua izan da badiako hiru hirientzat. Igarobidea izan da, enplegu sortzailea, eta milaka historia eta oroitzapen bizi izan dira bertan. Irun, Hondarribia eta Hendaiaren arteko lotura da gaur egun.

Argazki, objektu eta testigantza horien gaiak mugarekin, Santiagoko eta Behobiako nazioarteko zubiekin, Txingudi Badiaren zeharkaldiekin edo XX. mendearen hasieratik izandako merkantzien garraioarekin loturik egon behar du. “Yo Toi Gurekin: Mugako oroitzapenak” proiektuaren barnean egingo da bilketa hori, Zubi Zaharraren mendeurrena dela-eta.

“Yo Toi Gurekin: Mugako oroitzapenak”ekintzak hiru hirietako elkarteen eta udal zerbitzuen laguntza du eta funtsezko hiru une izaten ditu. Lehenengo, bat-bateko elkarrizketak egiten dira gure Bidasoa-Txingudi eskualdeko kaleetan, eta bereziki, mugako igarobideetan. Bigarren, mugari buruzko (aduana, mugako igarobidea, ibaiaren eta badiaren zeharkaldia) objektu enblematikoak eta testigantza xeheak biltzen dira. Eta azkenik, elementu horiekin guztiekin, erakusketa bat antolatzen da Bidasoko Interpretazio Zentroan.

Ekintza honen helburua da Bidasoaren bi aldeen arteko loturak indartzea, gure historia komuna gogora ekarriz, bizitako esperientziekin eta Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako udalerrietako herritarrek gordetako objektuekin.