Cabecera Interior
 Irun
 Hondarribia
 Hendaye
Bidasoa-Txingudi

Aldian behingo ekitaldiak

Asteazkenero

  • Merkatu txikia - Errepublika Plaza
  • Nekazartiza Azoka - Damarri Plaza

Larunbatero

  • Merkatu txikia - Urdanibia Plaza
  • Merkatu txikia – Sokoburu Plaza
  • Hondarribiko Azoka - Portua (irailara)

Astelehenetik larunbatera

  • Merkatua – Mendibil Merkataritza Gunea
  • Urantzu Merkatua – San Migel auzoa

Hilaren 1. igandean

  • Brokante Azoka – Kirol Kaia

Hilaren 2. igandean

  • Brokante Azoka – Kirol Kaia

Hilaren 3. igandean

  • Arte Azoka – Antzaran Plaza
  • Arte Azoka - Kirol Kaia

Hilaren 4. igandean

  • Zaharkiak
  • Arte Azoka - Kirol Kaia

Unean uneko ekitaldiak

Urtarrila

Otsaila/Martxoa

Martxoa-Apirila

Apirila

  • Liburuaren Astea – Zabaltza Plaza
  •  Nazioarteko Gitarra Jaialdia
  •  Festimar eta Filmar (Itsas Zine Jaialdia)

Maiatza

  •  Expo lorategia
  •  Bidasoa Itzulia (2. astean)
  • Antzerkiaren hilabetea
  • Sagardo eguna

Ekaina

  •  Sagardo jaia (erdialdean)
  • Erdi Aroko Azoka – Arma Plaza
  •  San Martzial Jaiak (ekainak 30)

Uztaila

  • Azienda Azoka – Urdanibia Plaza (Uztailaren 1ean)
  •  Herri kirolak (uztailak 1 –Urdanibia plazan)
  •  Txipiroi jaia (uztailaren 13an)
  •  Hondarribia Blues (bigarren asteburua)
  •  Dies Oiassonis (2. eta 3. astea)
  •  Gazte antzerki erakustaldia (ilearen erdian)
  •  Kutxaren eguna (uztailaren 25ean)
  •  Gaztefolk (4. astea)

Uztailean eta abuztuan asteartero

  • Artisau lan eta gastronomi Azoka – Rond point du palmier (egunez)
  • Artisau Lanen Merkatua – kirol kaia (gauez)

Uztailean eta abuztuan ostegunero

  • Gauez merkatua hondartzan– boulevard de la mer

Uztailaren erditik abuztuaren erditara igandero

  • Artisau lan eta gastronomi Azoka - Place de la République (9etatik 13etara)

Abuztua

  • Artisau lan eta elikagai Azoka «Herri Giroa» - Arma Plaza (1. igandean)
  •  Piperrada jaia (hasieran)
  •  Euskal Jira (1. larunbatean)
  •  Traineruen estropada (1. asteburuan)
  •  Euskal Jaia (2. asteburuan)
  •  BidasoaFolk (3. astebukaeran)
  •  Herri Giroa- herri kirola

Iraila

  •  Guadalupe jaiak (irailaren 8an)
  • Azienda Azoka – Zumardia (Irailaren 11n)
  •  Hondarribiko Alardea
  •  Herri kirola (irailaren 11n)

Urria

  •  Txingudi Korrika (1. larunbatean)
  •  Ongizate erakustaldia
  •  Donibane Lohizune Hondarribia Lasterketa (3. igandean)

Urria – Azaroa

  •  Zine Arkeologikoaren Jaialdia

Abendua

  •  Zine eta Bideo Gaztearen Lehiaketa
  • Liburu eta disko azoka
  •  Sens Irun

Abendua - Urtarrila

  • Santo Tomas Azoka
  • Santo Tomas Azoka
  •  Belen, Erregeak, Olentzero eta Papa Noel
  •  Eguberrietako Haur Parkea
 Irun
 Hondarribia
 Hendaye
Bidasoa-Txingudi
 
Artesana
Txipiroiaren jaia
Bidasoa Folk

Bixintxoak

bixintxos

"BIXENTE" euskal izenetik dator Bixintxo.

Urtero, urtarrilean, “San Bizente” bere patroiaren eguna ospatzen du Hendaiak. Kortsarioz mozorrotutako haurren desfilearekin hasten da jaia, Etienne Pellot (1765-1856) Hendaiako azken kortsarioaren ikur gisa. Era berean, patata tortilla lehiaketa antolatzen da, haurrek egiten dituzte tortillak bertan bildutakoen usaimenaren plazererako. Hainbat joko antolatzen dira haurrek eta helduek ongi pasatzeko. Pilotariak, jokoak, bazkariak izaten dira herriko jai horietan.

 

Kaldereroak

Herri jai hauek Donostian sortu ziren, baina egun Euskal Herriko herri askotan ospatzen dira. Tradizioaren arabera, atzerritik etorritako gizon eta emakume taldeak "pertzak konpontzen ditugu" eta "txokolate-ontziak konpontzen ditugu" oihuka ibiltzen ziren kaleetan barrena. Egun, sukalde-ontziak eskutan dituztela, jai giroan eta musikaren erritmoan kalez kale ibiltzen dira Kalderero edo/eta pertza konpontzaileak.

 

Inauteriak

Inauteriak ez dira egun eta hilabete jakin batean ospatzen, Pazko Igande Egunaren arabera baizik. Hamaika urtean behin egun berean egokitzen dira Inauteri Igandea eta Santa Ageda eguna.

Inauteriak gizarteak asmatutako jaiak dira, solstizio-egunei lotuta azaltzen diren ospakizunak ez bezala, hauek lotura estua baitute ospakizun erlijiosoekin. Francoren diktadurak galarazi egin zituen Inauteriak.

Inauteriak eskuarki Garizuma hasi aurreko hiru egunetan ospatzen dira. Garizumaren garai luzeko baraualdiaren haustea ospatzen da. Oro har, Kinkuagesima igandearen aurreko ostegunean, "Ostegun Gizen" egunean, hasten dira inauteriak eta hurrengo asteartean, Inauteri Asteartean, bukatu.

Egun horietan, urtean zehar daramagun mozorroa kendu eta benetan nolakoak garen azaltzen duena janzteko aprobetxatzen dugu, norberaren sena, bakoitzak bere baitan daraman benetako izpiritua, azaltzeko aprobetxatzen dugu alegia.

Inauterietan baserriko sukaldaritzaren ohiturak dira nagusi mahaietan. Gipuzkoan, nola Beterrin hala Goierrin, torrijak jateko ohitura dago eta beste toki askotara zabaltzen ari den ohitura da hori.

 

Aste Santua


Pasioaren edo Jesukristoren heriotzaren eszenak gogora ekartzen dituzten erlijio adierazpenen artean, aipatzekoa da, oso nabarmen eta ikusgarria izaten dela ostiral santua Hondarribian.

 

San Pedro eta San Martzial

Oste frantsesek 1522an Gipuzkoa inbaditu zutenean, Irungo milizia etsaiari aurre egiteko prest agertu zen, eta berehala erantzun zion Gipuzkoako Kapitain Nagusiaren deiari; honenbestez, ekainaren 30ean, San Martzial egunean, irundarrek, sutsuki eta adorez borrokatu eta sekulako garaipena lortu zuten. Gudu honetan zuzeneko esku hartzea izan zuten emakumeek, agureek eta haurrek, izan ere, zuhurtasun handiz, lastargi piztuak eskuan hartuta, alde batetik erasoko zituztela sinestarazi zieten etsaiei eta, bitartean, milizianoek ustekabean harrapatu eta garaitu zituzten.

Ekintza gogoangarri hau ospatzeko eta Ahalguztidunari eskerrak emateko, orduko zibilen eta apaizen kabildoek San Martzial mendira -Aldabe mendira-, urtero, ekainaren 30ean, prozesioan joateko botoa egin zuten. Urte batzuk geroago, egun horretako santuaren ohoretan, ermita eraiki zuten San Martzial mendian.

Mendeetan zehar armen alardea ekainaren 29an, San Pedro egunean, ospatu zuten eta hurrengo egunean, San Martzial mendira igotzen ziren prozesioan.

1881. urtean eta jaiari garrantzi handiagoa eman nahian, ospakizun biak egun berean egiteko erabakia hartu zen. Orduz geroztik, egun berean ospatzen dira San Martzial Eguneko alardea eta San Martzial mendirako prozesioa.

Jaia bera zertan den azaltzeko orduan, nahikoa izango da honako zertzelada hau: Jeneral baten agintepean, uniformez jantzitako konpainiek osatzen dute Alardea. Soldaduen kopurua kontuan harturik, infanteriakoak dira nagusi, gehienak dira alardean. Txapela, gerrikoa, gorbata eta zapi gorriak, alkandora eta galtza zuriak, jaka beltza eta lokarri beltza duten espartin zuriak dituzte uniformetzat. Konpainia hauetako partaide gehienek eskopeta sorbaldan dutela desfilatzen dute eta beste batzuk txilibituak eta danborrak joz.

Konpainia berezietan bestelako jantziak, anitzagoak eta koloretsuagoak, eramaten dituzte soinean, beti ere konpainiaren arabera: danborrada, artilleria, zaldizkoak, hatxeroak eta musika banda. Hauek guztiek behar bezala uniformatuta desfilatzen dute.

Alardearen ardatz nagusia konpainia bakoitzean doan kantinera da. Kantinerak, unean uneko musikaren erritmoan eta kaleetan barrena desfilean igarotzen denean, ikusle guztien arreta bizia eta bat-bateko txalo zaparradak jasotzen ditu. San Martzial Egunean interpretatzen diren konposizioen artean honako hauek dira aipagarri: Egunsentiko Alborada, Villarrobledoko Diana, Fajina, Danborradaren Diana, Armen Deskarga, Abiada, Theiro, Jolo, Elizara Igoera, Rataplan eta San Martzial eguneko ereserkia.

Alardearen une guztiek esanahi sakona dute, urrats guztiak elkarri estu lotuta daude, baina jaiak baditu bereziki hunkigarriak diren une batzuk: esate baterako, goizeko 6etan, San Juan Harria plazan, musika-bandak Villarrobledoko Diana jotzen duenean eta bertara bildutako guztiak, pozez beterik, abesten eta erritmoaren arabera saltoka hasten direnean. Beste une zeharo hunkigarria da Alardea Urdanibia plazatik abiatzen denean.

Arratsaldean, Alardea amaitzen denean, lerroak hausteko agindua ematen denean, sentimendu desberdinen nahasketa gertatzen da. Alde batetik egun osoa aurreikusita zegoen bezala ondo igaro eta, beste urte batez ere, mendeetako botoa bete delako sentsazioek zoriona eta poza dakartzate eta bestetik, zerbait bukatzen dela konturatzeak tristura sortzen du. Irundarren aurpegietan agerikoa den tristura hori, baina berehala estaltzen da hurrengo urteko Alardearen ospakizunean pentsatzen hasten direlako. Duela urte gutxi arte San Martzial jaiaren ospakizuna egun bakarrekoa zen; baina, azken urteetan, jai egunak gero eta gehiago izaki, ez da San Martzial aipatzen Sanmartzialak baizik, ekainaren 30aren aurreko eta ondorengo egunak hartzen dituelako. Ekainaren 30ean bolboraren usaina da nagusi Irunen.

Hondarribian irailaren 8an ospatzen da gertakizun hau.

 

Txipiroiaren jaia

1989. urtean sortu zuen jai hau Jai Batzordeak. Urtero, uztailaren 13an, taberna eta jatetxeen jabeek, merkatariek eta hamar bat kultur, kirol eta gizarte elkartek hondartza ondoko kaleak hartzen dituzte sukaldatzeko eta ongi pasatzeko: Txipiroiaren Jaia da.

Bakoitzak bere eran prestatzen du Euskal Herriko plater tipiko hau: tintan edo armorikana eran, beteak, kauseran edo pintxo moduan. Oso garrantzitsua da borondate onekoen parte hartzea. Umore ederrean ibiltzen da jende guztia. Trikiti, txaranga eta banden musikaren soinura mugitzen dira dantzariak fandangoa, muxikoak eta beste dantza batzuk egiten.

Bi dantzak bertan bildutakoak gonbidatzen ditu gau luze honetan ongi pasa dezaten. Zezensuzkoa ere izaten da.

Tradizio handiko jai hau oso arrakastatsua izaten da.

 

Dies Oiassonis

Dies Oiassonis (Oiassoko erromatar egunak) izenburuarekin bataiatu da Irungo Oiasso museoa bultzatzen ari den errekreazio historikoari buruzko programa. Uztailaren 2. eta 3. astean egiten da. Errekreazioak itsasoaren alderdia azpimarratzen du, baina erromatarren garaian hirian ordezkatuak izan ziren beste alderdi adierazgarri batzuk ere sartzen dira.

Informazio gehiago: www.irun.org/oiasso

 

Kutxa entrega

Itsasoarekin hertsiki loturiko jai gisa, Hondarribian Kutxa Entrega egiten da uztailaren 25ean. Egun horretan arrantzaleak prozesioan joaten dira kofradiatik parrokiara.

 

Gaztefolk

gaztefolk

1996an, Eraiki dantza taldeko partaideek Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia antolatzearen beharra ikusi zuten; helburutzat dantzariak saritzea eta ikasturtean zehar egindako lana zabaltzea zelarik. Proiektua aurrera atera ahal izan zen guraso eta dantzarien lan eskuzabalari esker.

Informazio gehiago: www.festivalfolklorebidasoa.com

 

Euskal Jira

Euskal Jira

Euskaldunen psikologia azaltzen duen adierazpen garbiena da; izaera sendokoa eta, era berean, alaitsua eta jaizale aparta; bere folklorea; bere lan ohiturak; kirol eta kultur zaletasunak; neska-mutilen jatortasuna... Hau guztia, marko koloretsu, alaitsu, bikain eta aparta batean, trikitia, txistu eta soinuen musikaz blai, irrintzika, paregabeko kalejirak egiten.

Jai honetako elementu garrantzitsuenetakoak gurdiak dira, eta gurdiotan gure historia edo/eta historiaurreko bizitzaren eta ohituren adierazpen artistikoak aurkezten dira. Gurdiak artezaleek eginak dira, eskuz, orduak eta orduak ematen dituzte aurkeztu beharreko gaiak hautatzen, zirriborroak burura eramateko bideak aztertzen, erabili beharreko materiala (papera, marraga, igeltsua, haritza, gaztain-zura, huntza, iratzea,,,) bereizten. Azkenean, baserri eder bat, garai bateko sagardotegia, landa-eremuko ola edo/eta betiko errotaren irudi bikainak erakusteko.

Irungo hiriak, bere euskal ohiturei loturik, 1928. urtetik aurrera ospatzen du Euskal Jira, Espainiako gerra zibilak iraun zuen artean eta gerraosteko urte batzuetan izan ezik. Urte bitan Jostallu Kirol Elkarteak antolatu zituen jai hauek, urte horietan Azkenportun, Konpantzia edo Faisaien Irlatik hurbil, batelen estropadak egin zirela aitzakiatzat hartutik. Gaurko egunean eta 1979. urtetik aurrera, etenik gabe ospatzen da Euskal Jira, gehienetan abuztuaren lehenengo larunbatean.

 

 

Euskal Jaia

Fiesta Vasca

Tradizioa eta elkarbizitza: Euskal Herriko antzinako ohiturek oraindik bizirik dirautela erakusten du euskal jaiak. Jaiaren benetakotasuna agerian uzten dute euskal jantzi tradizionalek...

Gizonezkoek:

Alkandora beltza "Txamarra", lepoko zapi laukiduna "Lepokoa", galtza urdinak "Mendigoitz", eta "Abarkak"

Emakumezkoek:

Brusa zuria "Mantar", gona "Kotiluna", azpiko gona "Kotilunazpikoa", mantala beltza "Tauliera", eta burukoa "Burukomotoa"

Hendaiar guztiak horrela janzten dira, arbasoak bezala, jantzi tradizional horiekin.

Bi jaiegun izaten dira jarraian, jai alaiak benetan, artisau lanen azokak, pilota txapelketak, haur bikoteen desfileak... Guztiek gehien espero duten unea: kabalgata handia. Gurdi desfilea izaten da, euskal gaiekin apainduak horiek, eta talde alaiak haien atzetik. Gurdiak prestatzen dituztenak lehian ibiltzen dira aukeratutako gaiak arte moduan azaltzeko. Esan behar da gustu eta trebetasun handiz prestatzen dituztela gurdi horiek. Udako denboraldian ekitaldi nagusia izaten da euskal jaia, oso ederra delako, jende guztiak parte hartzen duelako eta jende ugari erakartzen duelako.

 

Hondarribiko Alardea

Zer da Hondarribiko Alardea?

Hondarribiko Alardea, urtero 1639. urteaz geroztik irailaren 8an ospatzen dena, 1638an hiriak jasan zuen setiotik askatu izanagatik Guadalupeko Amabirjinari orduan egindako botu eskertza urtero berritzea da funtsean. Botu eskertza hau ez dago bakarrik Alardearekin loturik, baizik eta Guadalupeko Amabirjinaren omenezko bederatziurrenarekin hasten da eta irailaren 10ean amaitzen da setioan hil ziren guztien omenezko ekitaldi erlijiosoarekin.

Ospakizun hauek Hondarribiko herritarrek sakon maitatu eta bizitzen dituzten kultur ekitaldiak dira, inolaz ere.

1638ko Hondarribiko setioa

Urtero irailaren 8an Hondarribian egiten den arma desfilea, frantses setiatzaileek burututako bi hilabeteko setioaren amaiera gogoratzeko da, eta orduan Guadalupeko Amabirjinari egindako botu eskertza betetzen du, garaipena berari egozten baitzaio.

Goizeko 8 eta erdietan biltzen dira hiriko auzo edo gremio desberdinak ordezkatzen dituzten konpainiak harresien azpialdean, Erreginaren Baluartearen ondoan. 9etan, parrokiako kanpaiak jotzen ari diren bitartean, desfilea hasten da Bandak jotzen duen musika alaiaren soinura. Hatxeroak, arkume kasket handiak buruan dituztela, joaten dira lehenengo beren itxura izugarriarekin. Gainerako konpainiak haien atzetik, banan-banan, txilibitu eta danborrez osatuak, eta ehunka fusilari, ibilbidean zehar deskarga handiak eginez, Arma Plaza aldera. Han berriro ere biltzen dira konpainia guztiak. Ibilbide osoan biltzen diren milaka ikusle hasten dira egun osoa iraungo duen jaiaz gozatzen.