Cabecera Interior
Cornisa

“Abbadiako Adixkideak ~ Los Amigos de Abbadia” CPIE LITTORAL BASQUE izenaz ezagutzen da gaur egun.

1986. urtean sortua, “Abbadiako Adixkideak ~ Los Amigos de Abbadia” CPIE LITTORAL BASQUE izenaz ezagutzen da gaur egun.

Zentro hori UNCPIE-ko (Unión Nacional www.cpie.fr) kidea da eta jende guztiari irekia dago. Elkartasuna, kultur eta hizkuntza aldeekiko errespetua, autonomia eta hiritarrekiko erantzukizuna dira bultzatzen dituen balioak. Biziki lan egiten du ingurumena, gizarte ongizatea eta gure lurraldearen garapen iraunkorra babesteko.

Tokian guztiz erroturik badago ere, munduari zabalik dago Jeunesse et Education Populaire erakundeak aintzat hartu du.

Bilatu, garatu, transmititu, horiexek dira haren esku hartzeko hiru moduak, hainbat ekimenen bidez eta honako esparru hauetan:

  • Ondare eta ingurumenerako hezkuntza
    Ikerketa pedagogikoaren eta ondarerako hezkuntzaren alorrean egiten duen lanagatik, euskal itsasertzari balioa eman eta oneratzeko tresna da CPIE. Jende guztiarentzako ekimenak garatzen ditu proiektuaren arte eta zientzia eta hiritarren parte hartzea txandakatuz.
  • Garapen iraunkorrerako baliabide zentroa
    Natura, ingurumen eta garapen iraunkorraren inguruko informazio gunea da dokumentu zentro hau, eta bere lana da ezagutzak eta metodoak lurralde osoan barrena zabaltzea, proiektu ugari, ingurumen ekimenak eta ekimen iraunkorrak aurrera eramaten lagunduz.
    Gainera, toki erakundeekin parte hartzen du ingurumen kudeaketarako planak, ekozaintzarako bideak, Agenda 21 eta abar aurrera eramaten...
  • Ingurumen bitartekaritza eta ikuskaritza
    Eskumenen erakunde jakitun eta koordinatzaile gisa, CPIEk, euskal kostaldea garatzeko iraunkortasun printzipioak ezartzeko beharraren inguruan eztabaida publikoa sortu eta aberasten hartzen du parte (eztabaidak, hitzaldiak, mahainguruak, parte hartze tailerrak…).
  • Kultur, zientzia eta arte animazioa
    Domaine d’Abbadiako artisten egoitzaren arduradun gisa, CPIEk zientzi eta arte ikuspegiak konbinatzen ditu bere kultur bitartekaritza ekimenetan (tailerretara bisitak, argitaratzea, erakusketak, sormen proiektuak…).