Cabecera Interior

GUGEU

gugeu

Hirueletasuna sustatzea Mugi Hadirekin egiten da, Mondragon Unibertsitateko ikasleen elkartearekin, Partzuergoko langileekin batera elkarte horrek kudeatzen baititu monitoreak, espazioak eta jarduerak..

Prestakuntzaren alorrean Europako beste leku batzuetan aurrera eraman diren metodologia esperientzia berriak ezagututa, eta mugaren bi aldeetan hiru hizkuntzen, hauxe da, gaztelaniaren, euskararen eta frantsesaren erabilera dinamizatzeko, ikaskuntza zirkuluak abian jartzeko ideia sortu zen. Elkarrizketa taldeak dira, hiru hizkuntza horietako bat ikasteko eta erabiltzeko.


SAREUSKA

sareuska

Agglomération Sud Pays Basquek eta Bortzirietako Mankomunitateak hizkuntza politika garatzeko lankidetzarako konpromiso protokoloa sinatu dute, euskararen erabilera sustatzeko eta dinamizatzeko plana garatu ahal izateko. Hori dela-eta, Sareuska sarea sortu da elkar ezagutza bideratzeko eta hobetzeko Euskara Arloen bidez, eta proiektu komunak aurrera eramateko.

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren kasuan, hizkuntz politika horren ezaugarri nagusia hirueletasuna da, euskararen, frantsesaren eta gaztelaniaren artean, eta erakundearen berezko atala da hori, dokumentu ofizial guztiak itzultzen baitira eta udal zerbitzuei aholkularitza ematen baitzaie.


LAGUNTZA EUSKARAZ EGITEN DUTEN KOMUNIKABIDEEI

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak laguntza ematen die beren programazioan euskara erabili ohi duten eskualdeko komunikabideei. Horretarako, mugaz gaindiko oinarri batzuk diseinatu dira 3 udaletako, hauxe da, Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udaletako euskara zerbitzuen artean, eta oinarri horiek urtero ematen dira argitara.