Cabecera Interior

GARRAIO LINEAREN PROIEKTUA

Communauté d’Agglomération Sud Pays Basque erakundeak mugaz gaindiko autobus linea sortzea pentsatu du Irungo erdialdeari zerbitzu emateko, udalerri horrek kofinantzatuta.


ADIAKO BIDEA

Proiektu hau 2004. urtean hasi zen, eta Dunba enblematikoetatik abiatzen da, kostalde frantsesean barrena Hendaiako kirol kaitik Faisaien uhartera eta nazioarteko zubi zaharrera eta Santiagoko zubira lehenengo eta Behobiara geroago.

Donejakue bidea egiten ari diren erromesen igarobide, Santiagoko nazioarteko zubiak Hendaia eta Irun elkartzen ditu, eta ibilbideak Hondarribiko hondartzaraino eta Higer lurmuturreraino jarraitzen du, Behobiako zubitik ere igaroaz Irungo aldetik.

Oinez, patinetan edo bizikletaz, Txingudi Badiaren inguruko ibilbide honek Hendaiako, Irungo eta Hondarribiko ikuspegi panoramikoa eskaintzen du.

 


MARRAZKI TAILERRA “MARRAZTU BIDASOA IBAIA”

Haurrentzako marrazki tailerra da eta “Marraztu Bidasoa” izena du. Eskola Jaiko jarduera programaren barnean antolatzen da maiatzaren amaieran. Marrazki hoberenak Bidasoko Interpretazio Zentroan erakusten dira udako eskola oporretan, inaugurazioa ekainaren 8an izanik Ingurumenaren Munduko Eguna dela-eta.


MARGO LEHIAKETA

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak mugaz gaindiko margo lehiaketa antolatzen du urtero “Ibai izena duen eskualdea” izenarekin.

Ekintza hori 2016. urtean sortu zen, eta nazioarteko zubiak eta Bidasoa ibaiaren bokalea izan ziren landutako lehen gaiak. Aukeratutako margolanekin behin-behineko erakusketa egiten da Bidasoko Interpretazio Zentroan, eta bertan, informazio panel batean ikus daiteke lehiaketari izena ematen dion Bidasoa ibaiari buruz Pio Barojak egin zuen deskribapen poetikoa. Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko eskualdearen edertasun naturala nabarmentzeko gai bat aukeratzen da urtero.

 


“BIDASOAKO BITXIAK” AZTARNA JOKOA

Familian egiteko jokoa da, “Altxorraren bila” jokoaren antzekoa, “Bidasoako bitxiak” du izena, eta mugikortasun arinaren erabilera bultzatzea du xede. Horretarako, 3 hirietako biztanleei eta bisitariei gonbita egiten zaie Badiako Bidea egitera eta Euroziklora, garraiobide iraunkorrak erabiliz, eta eskualdeko hainbat leku enblematiko ezagutzeko. Horretarako, galdetegi bat prestatzen da eta parte hartzaileek hari erantzun behar diote froga gisa argazkiak aurkeztuta erantzun zuzenekin batera, herri izaerako mugaz gaindiko irudi sorta osatzen da horrela.