Cabecera Interior

Arreta  Telefonoa

(+0034) 943 50 96 00

Urtero bezala, 2001 urtetik, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalak osatzen duten Bidasoa-Txingudi Mugaz-gaindiko Partzuergoak, 3 udalerrietako 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako Kirolaren Jaia antolatzen du.

Partzuergoak, arlo desberdinetako mugaz gaindiko proiektuak egiten ditu, eskualdea dinamizatzeko baterako ekintzak proposatuz.

Kirol Jaian, haurrek, hizkuntzaren muga gaindituz, udalerritako kirol klubek proposatutako tailer desbedinetan parte hartzeko aukera dute.

fiesta-deporte

Izen-emateko orriaren datuak

 

 

Era askotako kultur eta jai ekitaldiak eskaintzen ditu Irun, Hondarribia eta Hendaiako hiriek osatzen duten Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko eskualdeak.

BIDASOAFOLK

Urtero, Txingudi Badia topagune izaten da jaialdiak dirauen hiru egunetan musika akustikoaren, etnikoaren eta garaikidearen zaleentzat. Jaialdi abangoardista da, eta bertan, tradizioa eta modernitatea bateratzen dira, eta ekitaldi paregabe bilakatzen da programa osatzen duten ekitaldien kalitate musikal eta artistiko handia ezaugarri duen alde honetan.

3 hiri, 2 historia, kultura komun 1.

Argibide gehiago BidasoaFolken web orrian

Uda partean egiten den jaialdi hau aukera egokia da, Hendaia, Irun eta Hondarribia hiru hiriek elkarrekin beren lurraldeaz gozatzeko, bertako herritarrei nahiz bisitariei kalitate handiko kontzertuak eta kale ikuskizunak eskainiz, tradizioak betikotuz, horiexek baitira gure etorkizunaren zimendu. Topaketak eta aurkikuntzak, horiexek dira jaialdi honen izateko arrazoi, eta batik bat, ikusmina dutenen interesa, gure lurraldea oraindik ederrago egiten duten beste argi horren azpian ikusteko aukera ematen baitzaie.


MUGAKO OROITZAPENAK

Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, hiru hirietako herritarrak animatu nahi dituzte mugari buruzko argazkiak eta objektuak ekar ditzaten eta beren testigantzak konta ditzaten. Historikoki, muga garrantzi handiko lekua izan da badiako hiru hirientzat. Igarobidea izan da, enplegu sortzailea, eta milaka historia eta oroitzapen bizi izan dira bertan. Irun, Hondarribia eta Hendaiaren arteko lotura da gaur egun.

Argazki, objektu eta testigantza horien gaiak mugarekin, Santiagoko eta Behobiako nazioarteko zubiekin, Txingudi Badiaren zeharkaldiekin edo XX. mendearen hasieratik izandako merkantzien garraioarekin loturik egon behar du. “Yo Toi Gurekin: Mugako oroitzapenak” proiektuaren barnean egingo da bilketa hori, Zubi Zaharraren mendeurrena dela-eta.

“Yo Toi Gurekin: Mugako oroitzapenak”ekintzak hiru hirietako elkarteen eta udal zerbitzuen laguntza du eta funtsezko hiru une izaten ditu. Lehenengo, bat-bateko elkarrizketak egiten dira gure Bidasoa-Txingudi eskualdeko kaleetan, eta bereziki, mugako igarobideetan. Bigarren, mugari buruzko (aduana, mugako igarobidea, ibaiaren eta badiaren zeharkaldia) objektu enblematikoak eta testigantza xeheak biltzen dira. Eta azkenik, elementu horiekin guztiekin, erakusketa bat antolatzen da Bidasoko Interpretazio Zentroan.

Ekintza honen helburua da Bidasoaren bi aldeen arteko loturak indartzea, gure historia komuna gogora ekarriz, bizitako esperientziekin eta Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako udalerrietako herritarrek gordetako objektuekin.

 

GARRAIO LINEAREN PROIEKTUA

Communauté d’Agglomération Sud Pays Basque erakundeak mugaz gaindiko autobus linea sortzea pentsatu du Irungo erdialdeari zerbitzu emateko, udalerri horrek kofinantzatuta.


ADIAKO BIDEA

Proiektu hau 2004. urtean hasi zen, eta Dunba enblematikoetatik abiatzen da, kostalde frantsesean barrena Hendaiako kirol kaitik Faisaien uhartera eta nazioarteko zubi zaharrera eta Santiagoko zubira lehenengo eta Behobiara geroago.

Donejakue bidea egiten ari diren erromesen igarobide, Santiagoko nazioarteko zubiak Hendaia eta Irun elkartzen ditu, eta ibilbideak Hondarribiko hondartzaraino eta Higer lurmuturreraino jarraitzen du, Behobiako zubitik ere igaroaz Irungo aldetik.

Oinez, patinetan edo bizikletaz, Txingudi Badiaren inguruko ibilbide honek Hendaiako, Irungo eta Hondarribiko ikuspegi panoramikoa eskaintzen du.

 


MARRAZKI TAILERRA “MARRAZTU BIDASOA IBAIA”

Haurrentzako marrazki tailerra da eta “Marraztu Bidasoa” izena du. Eskola Jaiko jarduera programaren barnean antolatzen da maiatzaren amaieran. Marrazki hoberenak Bidasoko Interpretazio Zentroan erakusten dira udako eskola oporretan, inaugurazioa ekainaren 8an izanik Ingurumenaren Munduko Eguna dela-eta.


MARGO LEHIAKETA

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak mugaz gaindiko margo lehiaketa antolatzen du urtero “Ibai izena duen eskualdea” izenarekin.

Ekintza hori 2016. urtean sortu zen, eta nazioarteko zubiak eta Bidasoa ibaiaren bokalea izan ziren landutako lehen gaiak. Aukeratutako margolanekin behin-behineko erakusketa egiten da Bidasoko Interpretazio Zentroan, eta bertan, informazio panel batean ikus daiteke lehiaketari izena ematen dion Bidasoa ibaiari buruz Pio Barojak egin zuen deskribapen poetikoa. Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko eskualdearen edertasun naturala nabarmentzeko gai bat aukeratzen da urtero.

 


“BIDASOAKO BITXIAK” AZTARNA JOKOA

Familian egiteko jokoa da, “Altxorraren bila” jokoaren antzekoa, “Bidasoako bitxiak” du izena, eta mugikortasun arinaren erabilera bultzatzea du xede. Horretarako, 3 hirietako biztanleei eta bisitariei gonbita egiten zaie Badiako Bidea egitera eta Euroziklora, garraiobide iraunkorrak erabiliz, eta eskualdeko hainbat leku enblematiko ezagutzeko. Horretarako, galdetegi bat prestatzen da eta parte hartzaileek hari erantzun behar diote froga gisa argazkiak aurkeztuta erantzun zuzenekin batera, herri izaerako mugaz gaindiko irudi sorta osatzen da horrela.

LAGUNTZA EKITALDIEI

Irungo, Hendaiako eta Hondarribiko klubei, erakundeei eta elkarteei ematen zaizkien laguntzak dira kirol izaerako mugaz gaindiko jarduerak aurrera eramateko. Hiru hirietako herritarren artean elkar ezagutzen eta trukeak egiten, sarean jartzen, Bidasoaren bi aldeetako erakundeen artean elkarlana bultzatzen, eta Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa osatzen duten hirietan gizarte, kultur nahiz elkartze bizitza sustatzen laguntzen duten toki eragileentzako burutu zen ekintza hori.

Vuelta Ciclista del Bidasoa

Bidasoako txirrindulari itzulia

Asteazkenetik larunbatera egiten da, 4 etapatan, maiatzeko lehen astean, Gipuzkoako, Pirinio Atlantikoetako eta Nafarroako errepideetan. Irunen, Hendaian eta Hondarribian egoten dira irteerak eta helmugak eta txirrindulari neo-profesionalen 20 taldek hartzen dute parte, Euskaditik, Espainiatik, Frantziatik, Italiatik eta Belgikatik etorriak, eta eskualdeko hainbat elkarteren laguntzarekin.

http://www.vuelta-bidasoa.com/


Bidasoko jaitsiera hegatsekin

Goizez egiten da Bidasoa ibaiko eta Txingudi badiako uretan, udaberriko igande batean, itsasaldiaren arabera. Inguru naturalean egiten den igeriketa proba da eta murgil igeriketa ekipamendua eta teknikak erabiltzen dira, eta horrenbestez, parte hartzaileak bi kirol modalitateetatik datoz Atlantikoko eta Kantauriko kostalde osotik, eta baita Pirinioetatik ere. Hondarribiko Izurde klubak antolatzen du, Hendaiako Urpean klubaren laguntzarekin, eta salbamendu eta piraguismo elkarte askoren laguntza izaten du.

https://www.facebook.com/izurde.urpekoekintzak/


Txingudi Korrika

Txingudi Korrika

Irun/Hondarribiko Bidasoa Atletiko Taldeak Hendaiako Urpean-ekin elkarlanean antolatutako lasterketa herrikoia.

Hendaiako Florida kaitik atera eta Irungo Kolon pasealekutik igaro ondoren, Hondarribiko Hondartza Kiroldegian helmuga duen 10 kilometrotako lasterketa herrikoia da. Marxoaren bigarren larunbatean arratsaldez egiten da, Bidasoaren bi aldetako korrikalari ugariren parte-hartzearekin.

http://www.atletismobat.com

http://www.urpean.com/


Korkoiak Surf Jaia

Surf deskribapena

https://www.hs2.es/


KIROLAREN JAIA / MINI OLINPIADAK

Ikasturte amaierako eskola jaia da eta 3 hirietako 16 ikastetxe edo kirol eskolatako 8 – 11 urteko haurrak gonbidatzen dira. Guztira 276 ikaslek hartu zuten parte urteetan zehar finkatzen joan den jolas eta kirol ekitaldi honetan. Aurten, FICOBA, Bidasoako Erakustazokan antolatu zen, Bidasoa-Txingudiren bihotzean, Santiagoko nazioarteko zubiko mugaz gaindiko gunean. Maiatzak 25 asteazkenean egin zen 15:00etatik 19:00etara.

Bidasoko Interpretazio Zentroa

 

EUSKARA 365

Euskaraldiaren barruan, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, Mintzodromoa antolatu dute Hendaian abenduaren hasieran, “Bidasoan biz(h)itza. Euskararen korronteak busti zaitzala” lelopean.

Euskara praktikatzeko ariketa honetan, parte-hartzaileak 4-6 pertsonako taldeetan esertzen dira mahai baten inguruan, eta modu lasaian eta euskaraz trukatzen dituzte interes orokorreko gaiei buruzko iritziak eta ideiak, taldeak gidatzen eta eztabaidak animatzen dituen dinamizazio talde batekin batera.

Gutxi gorabehera 50 minututan zehar, pertsonak 15 minuturo txandakatu eta mahaiz aldatzen dira, hainbat gai talde ezberdinekin partekatuz.

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak doako ekitaldia eskaini du, jarduera soziokulturalen bidez euskararen ikaskuntza, hobekuntza eta garapena sustatzeko helburuarekin bat etorriz.

mintzodromo banner kontsorzioa mini


BERTSO ESKOLA

2003. urteaz geroztik Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak kudeatzen du eskualdean helduentzako Bertso Eskola.

Sortu zenetik, bi maila desberdineko bi talderekin, Bertso Eskola, eta baita Bertsolaritzaren aldeko mugimendua ere, hazten joan da gure eskualdean, hazten kopuruari dagokionean eta Euskara Arloen bidez garatzen diren jarduerei eta elkarteek bultzatzen dituzten ekitaldiei dagokienean.