Cabecera Interior

• Euskara praktikatzeko topaketa abenduaren 1ean izan da, Hendaiako Les Halles aretoan, Euskaraldiaren baitan.

Mintzodromoa

Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez eta Euskaraldiaren esparruan antolatutako Mintzodromoak arrakasta handia izan du.

“Bidasoan biz(h)itza. Euskararen korronteak busti zaitzala” lelopean, hiru hirietako 110 lagunek euskaraz hitz egin ahal izan dute Euskaraldiaz, Bidasoa eta turismoaz, ekonomiaz eta gizarteaz, kirolaz eta beste hainbat gairen inguruan.

Dinamizazio-talde batek hartu du parte topaketan, 4-6 pertsonako taldeak gidatzeko eta mahaien arteko trukeak eta elkarrizketak erraz egin ahal izateko.

Testigantza gisa, bi bideo proiektatu dira euskaraz. Bata Txema Olazabalena, gure kirolaren ordezkaria, eta bestea Eneko Gorri ingeniari eta hizkuntza-bitartekariarena eta Plazara kolektiboko kidea. Gainera, Nerea Arriolaren bakarrizketez ere gozatu ahal izan dute.

Jardunaldia amaitzeko, eta Irun eta Hondarribira itzultzeko autobusa hartu aurretik, kafe bat eskaini zaie parte hartzaileei, eta bertan euskaraz hitz egiten jarraitu ahal izan dute, giro lasaiago batean.