Cabecera Interior

 GRUPO FAMTRIP IRUN

 

Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Bidasoa Txingudi mugaz gaindiko Partzuergoaren bitartez, tokiko turismo alorreko profesionalek Irungo iragan erromatarra ezagutzeko ibilbide bat antolatu zuten ekainaren 4an.

Bisitaldiak 10:00etan izan zuen hasiera, Oiasso museoan. Ikusi eta gero, Ama Xantalen ermitara abiatu ziren bildutakoak, eta handik Irugurutzetako labeetara eta meategietara. Azkenik, Iruna itzuli ziren hiriaren iragan historikoan barrena txango bat egin eta gero.

Ekimen hau urtean zehar antolatzen den 3 Fam-Trip programan biltzen da, eta helburua da turismo alorreko profesionalek Irun, Hondarribia eta Hendaiako mugaz gaindiko gure lurralde honetan dauden baliabideak ongi ezagutzea. Guztira 11 lagunek parte hartu dute.

Bigarren Fam Trip izan da honakoa. Lehenengoa Hendaian egin zen iragan martxoaren 29an, eta orduan bildu zirenek Hendaiako Tren Ttipi turistikoan egin zuten txangoa.