Cabecera Interior

Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez , 8 eta 12 urte bitarteko ikasleentzako eskola arteko Mini-Olinpiaden ekitaldi berri bat antolatu du.

Mini Olinpiadak 2023 kartela

Maiatzaren 24ean, 15:30ak eta 19:30ak artean, Ficobako erakustazokan, Bidasoaldeko bi aldeetako haurrek kirol-eskaintzaren kirol-eskaintza ludikoaren bitartez beren arteko harremanak sendotzeko jardunaldia antolatu dugu. Ekitaldi honen funtsa, oinarrian, hauxe da:

• Hiru herrietako ikasleak kirol-jokoen praktikaren bidez elkartzea.
• Kirola ohitura osasungarri gisan heztea. .
• Kirol-balioen sustapena, hala nola, talde-lana, norberaren burua hobetzea, bizikidetza eta adiskidetasuna.
• Gure eskualdeko kirol aniztsauna ezagutzera eman.
• Edozein kirolaren izaera ludikoa sustatzea

Edizio honetan, eskualdeko 800 haurrek, guztientzat egokiak izango diren hogeina bat tailer eta jokoetan aritzeko aukera izango dute. I Izan ere, mezu hau da nagusitu ko dena: kirola egiten duen orok irabazi egiten du. Honengatik, parte-hartzaile guztiek parte-hartze diploma eta Alcampo-Txingudik oparitutako askaria jasoko dute. Era berean, ekitaldian, haurrek hainbat sariren zozketan parte hartu ahal izango dute.

Parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da, digitalki web orri honetan estekaren bidez edo ikasleek beren ikastetxetan bete dezaketen paperezko inprimakiaren bidez.

olimpiadasconsorcio-696x391

ZER MOTAKO OLINPIADAK ANTOLATUKO DITUGU?

Hiru herrietatik 17 klubek antolatuko dute kirol-estazioren bat. Eskaintza anitza eta orekatua, edozeinentzat egokia eta, era berean, gure eskualdeko kirol eskaintza zabalaren islada.

Aisiak ere badu bere lekua ekitaldi honetan. Batetik Bidasoa-Txingudiko Mugaz gaindiko Partzuergoak berak antolatu duen “Marraztu Bidasoa” marrazki-lehiaketarekin, eta bestetik Real Sociedad Fundazioak erakustazokan jarriko dituen puzgarriekin. Decathlon Txingudik ere, kirol-proposamen erakargarri batekin bertaratuko da.

Ikasle guztiek bertako jolas eta kirol proposamen guztietan dibertitzeko aukera izango dute, 15:30etatik aurrera, behin bere izen-ematea egiaztatzen dugularik. Jardunaldia 19:30etan bukatuko da eta une horretan, parte-hartzaileak eskolaka elkartuko ditugu eta erakustazokaren kanpoaldera lagunduko ditugu beren familiek jaso ahal izateko.

KIROLAREN ALDE MUGI ZAITEZ!

 OHARRA = > IZENA EMATEKO EPEA MAIATZAREN 18AN AMAITU ZEN, GAUERDIAN.