Cabecera Interior

• 30 urte edo gutxiago badituzu eta artista amateurra bazara, “Ibai izena duen herrialde bat” bigarren lehiaketa digitalean parte har dezakezu.

Lanak aurkezteko azken eguna uztailaren 23a izango da, igandea, egun hori barne.

 

ARTE DIGITALEKO LEHIAKETA 2023

 

Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, " Ibai izena duen herrialde bat " Arte Digitalaren lehiaketaren bigarren ediziorako deialdia egin dute. Aurkezteko epea martxoaren 24an irekiko da eta uztailaren 23a izango da azken eguna.

2018. urteaz geroztik, arte-sorkuntzako lehiaketak antolatzen dira, Bidasoako Interpretazio Zentroaren animazio-programaren zati gisa, eta herritarrek parte hartzeko tresna gisa, ondare historikoa eta naturala babesteaz eta balorizatzeaz sentsibilizatzeko, Bidasoako Interpretazio Zentroan erakusketak antolatzeko (garai bateko adunako eraikina, Iparralde hiribidea 63) eta gure lurraldearen aberastasun historikoa eta naturala erakusten duten irudi-base bat eratzeko. Iazko edizioa, berrikuntza gisa, Arte Digitalera bideratu zen, eta aurten errepikatu egin dugu. Gainera, 2022an Gazteen Europako Urtea ospatu denez, edizio berri hau 30 urtetik beherako artistei ere zuzendu zaie.

Aurkezten diren obra guztiek 'Mugaz gaindiko lurraldearen paisaia bereziak' dute nahitaezko erreferentzia. Horrela, parte hartzen duten pertsonek paisaia natural bat irudikatu ahal izango dute Irun, Hondarribia eta Hendaia hiriek osatutako lurralde-mugetan.

Miguel Angel Paezek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko presidenteak, adierazi duenez, 'garrantzitsua da eskualdeko artista gazteenen lana indartzeko apustua nabarmentzea. Hemendik parte hartzera animatzen zaituztegu '.

Parte hartzeko baldintzak

30 urte baino gutxiago badituzu eta parte hartu nahi baduzu, artelan bakarra aurkez dezakezu, arte digitaleko teknikak erabiliz eta Bidasoa-Txingudiko mugaz gaindiko lurraldeko paisaia bereziak erreferentzia gisa hartuta. Gure lurraldea identifikatzen duen ingurune natural batean eta Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalerrien mugen barruan lekurik esanguratsuenak irudikatzea da helburua.

Lan irabazleak 500 euroko saria jasoko du.

Azken eguna: 2023ko uztailaren 23a.

Informazio gehiago oinarrietan HEMEN aurkituko duzu.