Cabecera Interior

• 2018tik sorkuntza artistikoko lehiaketak antolatzen ari dira Bidasoako Interpretazio Zentroaren animazio programaren parte gisa.

Ganadora ArteDigital

Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, Arte Digitalaren lehiaketaren lehen ediziorako deialdia egin zuten. Lehiaketa horretan, Iratxe Aires Rocha izendatu da garaile, "Ilunsentia San Martzialen" lanagatik. Saria 500 eurokoa da, eta gaur eman diote Miguel Ángel Páezek, Juan Luis Silanesek eta Itziar Aizpuruk, Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko partzuergoko kide diren 3 udaletako ordezkariek.

2018az geroztik, sorkuntza artistikoko lehiaketak antolatzen dira, Bidasoako Interpretazio Zentroaren animazio-programaren parte gisa eta herritarrek parte hartzeko tresna gisa, gure lurraldearen aberastasun historikoa eta naturala erakusten duten irudi-base bat eratzeko. Edizio honen berezitasuna da lehen aldiz arte digitalera bideratu dela. Gainera, 2022an Gazteen Europako Urtea ospatu denez, 30 urtetik beherako artistei zuzendu zaie.

Aurkeztutako obra guztiek 'Mugaz gaindiko paisaia bereziak' izan dute nahitaezko erreferentzia. Horrela, parte hartu duten pertsonek paisaia natural bat irudikatu dute Irun, Hondarribia eta Hendaia hiriek osatutako lurralde-mugetan.

Miguel Angel Paezek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko presidenteak, azpimarratu du “Arte Digitalaren lehen edizio honetan aurkeztutako lanen kalitatea. Gainera, garrantzitsua da eskualdeko artista gazteenen lana indartzeko apustua azpimarratzea.”

Juan Luis Silanesek, bestalde, 'hiru hirietako eta lurraldetik kanpoko artistak animatu nahi izan ditu hurrengo edizioetara aurkeztera eta Bidasoako Interpretazio Zentrora erakusketa bisitatzera eta aurkeztutako lan guztiak ezagutzera joatera'. Bestalde, Itziar Aizpuruk eskerrak eman nahi izan dizkie epaimahaikideei eta Iratxe zoriondu du, 'San Martzial mendiko begiratokian bi pertsona iluntze batez gozatzen ikus daitezkeen obra zoragarriagatik. '

Lehiaketara aurkeztutako lau obra

Edizio honetan lau pertsonak aurkeztu dute eskatutako ezaugarriak dituen lan bat. Telmo Basterretxeak (Hondarribia), Jaime de los Riosek (Irun) eta Nina Garciak (Hendaia) osatutako epaimahaiak aukeratu du koadro irabazlea.

Lehen txanda batean, epaimahai bakoitzak hamar puntu banatu ditu aurkeztutako lan guztien artean, eta Iratxe Aires Rochasena izan da irabazlea.

“Hiru hiriak ikusten ziren ikuspegi bat irudikatu nahi nuen. Eszena perfektuaren bila hainbat leku bisitatu ondoren, San Martzialetik Iluntze bat egitea erabaki nuen, niretzat Txingudiko Badiara begiratzeko lekurik hurbilena eta familiarrena delako”, azaldu du Iratxe Airesek, Arte Digitaleko mugaz gaindiko lehiaketaren irabazleak.

Obren erakusketa

Aurkeztutako lanak Bidasoako Interpretazio Zentroan erakutsiko dira laster. Era berean, diaporama bat sortuko da aurkeztutako lan guztiekin webgunean argitaratzeko: www.irunhondarribiahendaye.com