Cabecera Interior
  • Marrazkietako 96 ikusgai egongo dira Bidasoako Interpretazio Zentroan uztailaren 31ra arte.

  • Kirolaren Jaian egin ziren marrazkiak.

 

ENTREGA PREMIOS

 

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak “Marraztu gure mugikortasun-maskota” marrazki lehiaketako sariak banatu ditu Bidasoako Interpretazio Zentroan. Lehen saria, 10/12 urtekoen kategorian, Dunboako Nahikari Rodríguez jaso du. 8/9 urtekoen kategorian, berriz, Ama Guadalupekoako Uxue Kintana izan da irabazlea.

Bi sariak, bizikleta bat eta patinete bat, Irungo Udalaren ordezkari Miguel Angel Paezek, Hondarribiko Udalaren ordezkari eta Hondarrabiko ordezkari Juan Luis Silanesek banatu dituzte.

Kirolaren Jaian egindako marrazkiak

Marraztu gure mugikortasun-maskota” lehiaketa maiatzaren 25an burutu zen, Ficoban egin zuten Kirolaren Jaian. Bertan, Irun, Hondarribia eta Hendaiako haurrek gure hiru hirietako (Irun, Hondarribia eta Hendaia) bideetan mugitzen dabilen “Txin Mobi”, gure mugikortasun maskota marraztu behar izan zuten.

Marrazkien erakustaldia

Bestalde, egun horretan egindako 163 marrazkietatik 96 ikusgai egongo dira Bidasoako Interpretazio Zentroan. Erakusketa uztailaren 31ra arte egongo da zabalik, eta asteartetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara bisitatu ahal izango da, zubiak eta jaiegunak izan ezik ekainean, eta uztailean ordutegia zabalduko da ostiral arratsaldetan 15:00etatik 18:30era eta larunbat eta igandeetan 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era.

Mugikortasun iraunkorrari buruz sentsibilizatzea

Ekimen honen helburua gazteak Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatutako SMARTMOB proiektuak ekarritako berrikuntzei buruz informartzea eta sentsibilizatzea da, eta herritarren artean mugikortasun arina eta iraunkorra sustatzea, jarduera sortzaile eta aldi berean arautu baten bidez.

Interreg-POCTEFA-SMARTMOB-PANTONE