Cabecera Interior

 

Covid-19

 

AKITANIA BERRIA

Beste itxialdi baten ondoren, Frantziako Gobernuak hainbat fasetan definitu du deskonfinamendu prozesua, 6 lagun bakarrik bildu daitezke eta nahitaez erabili behar da maskara eta urruntzea:

- Abenduaren 15etik aurrera

Egunez libre zirkulatu ahal izango da, konfinamendua amaitu eta etxeratze-agindua 20:00etatik 6: 00etara berrezarrita (abenduaren 24an izan ezik). Saltokiak eta etxez etxeko zerbitzuak ireki ahal izango dira protokolo zorrotzarekin, baina gutxienez urtarrilaren 7ra arte mantenduko dira publiko askoko kultura-guneak, hala nola museoak, antzokiak edo zinemak. Eskolaz kanpoko jarduerak baimentzen dira kanpoaldea, baina eutsi egiten zaio bide publikoan pertsonak biltzeko debekuari.

- Urtarrilaren 20tik aurrera

Osasun-baldintzek ahalbidetzen badute, kirolguneak eta jatetxeak irekiko dira, aurrez aurreko eskolak hasiko dira berriz bigarren hezkuntzan (15 egun geroago unibertsitateetan), eta baliteke urtarrilean eski estazioak irekitzea.

Etxeratze-aginduan zirkulatzeko ziurtagiria

=> media.interieur.gouv.fr/attestation-couvre-feu-covid-19

+ INFO => www.gouvernement.fr/info-coronavirus

 

EUSKADI

Abenduaren 12tik, eta gutxienez urtarrilaren 11ra arte, Eusko Jaurlaritzak osasun-prebentzioko beste neurri batzuk ezarri ditu, Covid-19aren pandemiari dagokionez. Maskara erabiltzea eta urruntze-neurria derrigorrezkoak izateaz gainera, honako neurri hauek ezarri ditu:

- Gaueko ordutegian, etxeratze-agindua 22:00etatik 06:00etara izatea (24tik 25era bitarteko gauean eta 31tik 1era bitarteko gauean izan ezik, horien ordutegia 1:30etik 6:00etara izango baita) eta pertsonek ibiltzeko duten askatasuna mugatzea. Gainerako denboran, lehen mailako beharrengatik edo ezinbesteko betebeharrak betetzeagatik zirkulatu ahal izango da.

- Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean pertsonak sartzeko eta irteteko mugak, salbuespen justifikatuak izan ezik, salbu eta familiaren etxera itzultzea 12/23tik 12/26ra eta 12/30etik 01/02ra.

- Pertsona-taldeak 6 pertsonatara mugatzea espazio publiko eta pribatuetan, bizikideak direnean izan ezik eta 24tik 25erako eta 31tik 10era bitarteko gauak salbuetsita.

+ INFO => 44/2020 Dekretua, abenduaren 10ekoa, Eusko Jaurlaritzarena

 

MUGAKO IGAROBIDEA

Mugikortasun-murrizketen une berri honetan ez da dekretatu mugak ixtea, baina lurralde bakoitzean ezartzen diren eskakizunak betetzea beharrezkoa da.