Cabecera Interior

Hiriaren behealdean dago Kanetako arrantza portu zaharra, Bidasoa ibaiaren ertzean.

Andaye, Oroitzapenen hiria 2024ko uztailaren 17an ireki zen. Honek XVII. mendeko sorginkeriatik XX. mendeko gatazketaraino eramanen zaitu, arkitektura neo-klasiko, kontrabandoa, gastronomia eta noski, muga eta aduana historietatik pasatuz.

Kultur-gune balioanitza: auditorium txikia, Udal artxiboa eta Musika Eskolako, Txistularien eta Hondarribia bandaren egoitza ere dena.

Mediathèque François Mitterrand

Hendaiako François Mitterrand Mediatekak erakusketa-gela bat jarri du eskuragarri publiko guztientzat.

Non gaude?

Pirinioetako mendikatearen mendebaldeko muturrean dago Bidasoa-Txingudi badia, bi Estaturen artean, eta Gipuzkoa eta Lapurdi euskal probintziak elkartzen ditu. Hendaia, Hondarribia eta Irungo hiriak ditu inguruan, eta horiek, era berean, Larun, Jaizkibel eta Aiako Harria mendiak dituzte alboetan. Bidasoa ibaiak, urrundu ez baizik eta elkartu egin ditu hiru hiri horiek gizarte nahiz kultura mailetan.

 

Bidasoa ibaiaren bi ertzek eta Txingudiko badiak partekatzen duten espazio bizigarriak, Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko lurraldeari izena ematen diotenak, aisialdirako eta aurkikuntzarako aukera ugari eskaintzen ditu, dokumentu honetan laburbilduta:

Bidasoa-Txingudi badiaren mapa ilustratua

Gure proposamen nagusia Irun, Hondarribia eta Hendaia artean gure lurraldeari balioa emateko berariaz sortutako mugaz gaindiko ibilbidea da. Badiako Bideari bereziki eskainitako atalean aurkituko duzu informazio zehatza.

Bidasoa-Txingudi badiako bidea

Done Jakue Bidea gure lurraldetik igarotzeari buruzko mugaz gaindiko liburuxka bat ere argitaratu dugu, hemen deskarga dezakezuna.

Done Jakue bidea

Baina gu bisitatzeko beste modu bat bilatzen baduzu, hemen aurkituko dituzu gure leku enblematikoenak ezagutzeko aukera batzuk, interes bereziko askotariko gaiak jorratuz.

Klikatu gehien gustatzen zaizun proposamenean dokumentua deskargatzeko, eta gozatu bisitarekin!