Cabecera Interior

URRIARREN 4AN OSPATUKO DEN INMOBILIARIA URME TXINGUDI KORRIKAren 27. EDIZIOAREN AURKEZPENA

Inmobiliaria Urme Txingudi Korrikaren 27. edizioaren aurkezpen ofiziala gaur goizean egin da Hondarribiko Sutan jatetxean. Hendaia, Irun eta Hondarribia lotzen dituen 10 km-ko lasterketa tradizionala datorren igandean, urriak 4, ospatuko da goizez. Haurrek ere beren lasterketa izango dute, Laboral Kutxa Txingudi Korrika Txikiaren 10. edizioarekin.

Aurkezpenean izan dira: Ibon Muñoz (Super Amara BATeko kudeatzailea), Inés Sáez de Iñigo (Urpean urpekaritza kluba), Jean Michel Arruabarrena (Hendaiako kirol zinegotzia), Sandra Caballero (Irungo kirol zinegotzia), Lupe Queiruga (Hondarribiko zinegotzia), Isabel Aller (Mendibil Merkataritza Zentroko kudeatzailea) eta Felipe Martínez (kolaboratzailea eta duela 27 urte lasterketaren bultzatzaileetako bat). Joseba García (Inmobiliaria Urme) ere bertaratu da, probaren babesle nagusiaren izenean.

850 parte-hartzaile baino gehiago izatea aurreikusten da.

Ibon Muñozek lasterketaren datu teknikoekin hasi du aurkezpena:

• Data eta ordua: Urriaren 4an, igandea, 10:00etan (Handbike eta gurpildun aulkien irteera 09:50ean).

• Irteera eta helmuga: Irteera Hendaiako Florida kaian eta helmuga Hondarribiko Atletismo Pistan (Hondartza kiroldegiaren ondoan).

• Distantzia: homologatutako 10 km (Irungo Kolon pasealekuetan homologatutako 5 km-ko tarteko kontrol-gunearekin).

27 Inmobiliaria Urme Txingudi Korrika

Berrikuntzak eta izen-emateak

• Nazioarteko parte-hartzearen gorakada: Korrikalari frantziarren presentzia hirukoiztu egin da, 2025eko % 9tik egungo izen-emateen ia % 30era igaroz.

• Izen-emateen amaiera: Modu esklusiboan online egingo dira kirolprobak.com webgunean, urriaren 2ko (ostirala) 13:00ak arte. Ezingo da izenik eman lasterketaren egunean bertan.

• Dortsalen bilketa: Mendibil Merkataritza Zentroko 0 solairura aldatuko da, ostiralean, urriak 2 (18:00etatik 21:00etara) eta larunbatean, urriak 3 (10:00etatik 13:00etara).

• Babesle berriak: Mendibil Merkataritza Zentroa eta Grupo Auto Suecia, Lynk & Co lasterketa irekiera eta itxiera autoekin.

• Aurretiko entrenamendua: Irailaren 27an, igandea, 09:00etan, Urpean elkartearen egoitzan entrenamendu bat antolatuko da erritmo lasai ezberdinekin zirkuitua ezagutzeko.

Korrikalariarentzako zerbitzuak

• Arropa garraioa: Antolakuntzako furgonetek kirolarien poltsak edo motxilak garraiatuko dituzte Hendaiako irteeratik Hondarribiko helmugaraino.

• Dutxak eta aldagelak: Hondarribiko Kiroldegian erabilgarri.

Laboral Kutxa Txingudi Korrika Txiki

Urriaren 3an, larunbata, Laboral Kutxa Txingudi Korrika Txikia ospatuko da Irungo Gal Stadiumean. Lehiakorra ez den hitzordu honek adin goiztiarretatik atletismoa sustatzea eta probaren familia- zein festa-giroari eustea du helburu.

Hitz-hartzeak

Ibon Muñozen esku-hartzearen ondoren, mahaiko gainerako kideek hartu dute hitza. Hiru udalerrietako zinegotziek nabarmendu dute harrotasuna dela mugaz gaindiko proba hau ospatu ahal izatea, eta elkarlanean jarraituko dutela lasterketak hazten jarrai dezan.

Isabel Allerek Super Amara BAT eta Mendibil Merkataritza Zentroaren artean sinatutako babes-akordioa azpimarratu du. Besteren artean, aurten dortsalak Merkataritza Zentroaren barruan banatuko dira.

Inés Sáez de Iñigok, Urpean elkartearen izenean probaren koantolatzaile gisa, azpimarratu du 12 urte daramatzatela Super Amara BATekin lanean eta placer bat dela elkarlanean jarraitzea probak aurrera egin dezan.

Esker onak eta laguntzak

Klubetik urtez urte Inmobiliaria Urme Txingudi Korrika antolatzen jarraitzea ahalbidetzen duten babesle eta laguntzaile guztien babesa eskergarri dugu.

Era berean, Hendaia, Irun eta Hondarribiko udalek, bai eta Mugaz Gaindiko Partzuergoak ere, funtsezko papera izan dute kirolaren inguruan hiru hiri elkartzen dituen gertakari honen antolakuntzan 27 urte hauetan zehar.

Aurkezpena Felipe Martínezi aipamen berezia eginez eta detaile bat emanez amaitu da, lehen ediziotik proban izandako inplikazio eta laguntzagatik, antolakuntzako bultzatzaile nagusietako bat izanik.