Cabecera Interior

2026ko MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEA

Ezagutu bizikletaz dugun mugaz-gaindiko ondarea Mugikortasunaren Europako Astean.

DOAN

Bidasoa-Txingudiko Mugaz Gaindiko Partzuergoa, Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek osatutakoa, irailaren 19an eta 20ko asteburuan bizikletaz egiteko bisita gidatuak antolatu ditu. Badiako Bidea jarraituz, gure ondare aberastasuna hobeto ezagutzeko modu bat ordu eta erdiko ibilbide batean, gutxi gorabehera.

Horretarako, gehienez 12 pertsonako taldeak osatuko dira, eta gutxieneko adina 12 urte izango dira (adin txikikoek heldu batekin joan beharko dute eta ezinbestekoa izango dute kaskoa erabiltzea).

Topagunea Bidasoko Interpretazio Zentroa izango da (Irunen, Iparralde etorbidea, 63, nazioarteko zubiaren ondoan).

Lokalizazioa => Google Maps

3 gidek lagunduko dituzte izena-emandakoak, bat lurraldeko hizkuntza ofizial bakoitzeko (euskara, gaztelania eta frantsesa). Parte-hartzaileek bisitaren hasieran eta amaieran elkar ezagutu eta hitz egin ahal izango dute. Bisita batean edo bietan izena emateko aukera egongo da, eta kasu bakoitzean bisitaren hizkuntza zehaztu beharko da.

Parte-hartzaile bakoitza bere bizikletarekin joan beharko du hitzordura, eta bertan, ur-botilatxo bat eta mugikoirtasun-mapa bat oparituko zaio abiatu aurretik. Bisita amaituta, itzulera libre izango da, hau da, hautazkoa da ibilbidea jarraitzea.

  • Irailaren 19an, larunbata, 10:30ean
    => bisita Abenida nazioarteko zubitik Hondarribiko alde zaharrera, Irungo Plaiaundi parkea igarota.
  • Irailaren 20an, igandea, 10:30ean
    => bisita Abenida nazioarteko zubitik gotorleku zaharrera eta Hendaiako portura, Irungo faisaien uhartetik igarota.

ANIMATU ibilaldi atsegin honetaz gozatzera gure inguru historikoko aberatsa atzemanez eta gure ingurune naturala errespetatuz!

IZENA EMATEKO:

Bete formulario hau => IZEN EMATEKO GALDETEGIA (Google Forms)

INFORMATZEKO:

MAIL => Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 

TELEFONOA:

=> (00.34) 943 50 96 00 astelehenetik ostiralera 9etatik 14etara irailaren 18ra arte, egun hori barne..

=> (00.34) 943 02 07 32 ostiraletan, 15:30etik 19:00etara irailaren 19ra arte, egun hori barne, larunbatetan 10:00etatik 14:00etara, igandetan 10:00etatik 14:00etara, irailaren 13ra arte, egun hori barne.

BISITETAN IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA:

AUKERATUTAKO BISITAREN DATAREN BEZPERA

CARTEL VISITAS GUIADAS SEM26