Peio Martikorena Fundazioak Mugako Sariak 2026 deialdia ireki du, mugaz gaindiko lurraldean eragin positiboa duten proiektuak aitortu, babestu eta bultzatzeko.
Aurten, lehen aldiz, deialdia publikoari ireki zaio. Baiona, Otsagabia, Donostia eta Ultzama artean jarduten duten edo bertan eragin zuzena duten 18 urtetik gorako pertsona, erakunde eta kolektibo guztiek aurkeztu ahal izango dituzte euren hautagaitzak.
18.000 euro banatuko dira guztira, 6.000 euroko hiru sariren bidez, honako kategorietan:
- Hezkuntza eta Kirola
- Kultura eta Artea
- Ekintzailetza
Hautagaitzak aurkezteko epea abuztuaren 31ra arte egongo da zabalik.
Informazio gehiago eta izen-ematea: www.peiomartikorena.com
