Cabecera Interior

Maiatzaren 11etik ekainaren 12ra, Egin Ttap! Bidasoaldea jokoaren edizio bat zabalduko dugu. 2025eko edizio aitzindariak izandako arrakasta ostean, Bidasoa-Txingudiko Mugaz Gaindiko Partzuergoak eta Irun, Hondarribia eta Hendaiako euskara arloek 2. edizio bat abiarazi dugu.

Ttap Bidasoaldea 2026 kartela

Egin Ttap! Bidasoaldea euskarazko lehiaketa digital parte-hartzailea da, hegoaldean LH5 eta LH6ko eta iparraldean CM2 eta 6. mailako gazteei bereziki zuzendua. Egitasmoaren helburu nagusia gazteek euskaraz aritzeko espazio erakargarri, dibertigarri eta eskuragarri bat sortzea da, eta hori, teknologien bidez bideratzen dugu.

Galderak askotarikoak dira, interesgarriak eta motibatzaileak: kultura orokorra, euskal natura, musikagintza, geografĂ­a, eta abar. Jokoaren helburua galdera horiek ahalik eta azkarren zuzen erantzutea bada ere, ere badira euskaraz ondo pasatzeko une bat eskaintzea, euskaraz harreman berriak eraikitzea eta euskara ohiko komunikabide gisa aurkeztea.

Maiatzaren 11ean hasiko gara erronka berri honekin eta, 5 astetan, 5 galderez osatutako galdera -sorta erantzun beharko da. Galdera bakoitza erantzuteko gehienez minutu bateko denbora izango dugu. Jokoaren helburua, saio bakoitzean galdera zuzen kopuru handiena eman beharko da eta bost saioen buruan talde parte-harzaileak sailkatuko dira emandako erantzunen arabera eta erantzun horietarako erabilitako denboraren arabera. Jokoa amaituta, ekaineko bigarren hamabostaldian, sailkapena ezagutzera emango dugu web honetan.

Egin Ttap! erronkaren bidez, gazteek euskaraz jarduten duten, taldekako dinamiketan parte hartzen dute eta euskararen mugaz gaindiko ezagutza aberasten dute, euskara eta mugaz gaindiko elkarrekintza ardatz dutela.