Cabecera Interior

Ekainaren 17an, Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudiko Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, Bidasoa-Txingudiko eskola arteko Mini Olinpiaden edizio berri bat antolatuko dute. Jardunaldi honen bidez, Irun, Hondarribia eta Hendaiako haurrek eskualdeko kirol eskaintza ezagutzeko aukera izango dute, jolasa eta dibertsioa oinarri direla.

MINI OLINPIADAK Kartela

FICOBA erakustazokan hogei bat tailer eta jarduera antolatuko dira 2014 eta 2018 artean jaiotako Bidasoaldeko haurrentzat. Parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da. Aurten, izen-emate digitala lehenetsiko dugu, eta honela egin ahal izango da: www.irunhondarribiahendaye.com webgunearen bidez edo ikastetxeetan banatutako karteletan agertzen den QR kodea eskaneatuz.

Izen-emate epea: maiatzaren 29 arte, 14:00etan.

Halaber, paperezko izen-ematea egiteko aukera ere egongo da. Kasu horretan, inprimakiak eskuragarri egongo dira Bidasoa activa – Bidasoa bizirik-eko harreran, Irungo Hendaya kalea 8an (Ducoureau Jauregia).

Inskripzio guztiak baieztatuko dira formularioan erregistratutako helbidera bidalitako posta elektronikoaren bidez, eta paperezkoetan inprimakiko agiriaren bidez. Garrantzitsua izango da egiaztagiri hori gordetzea, ekitaldiko sarreran eska baitaiteke.

Haurrak animatzen ditugu jardunaldi berezi honetan parte hartu eta gozatzera.

Egin klik hemen izena emateko inprimakira sartzeko edo eskaneatu QR kode hau:

qrcode form