Cabecera Interior

Hamalau bidasotarrek parte hartuko dute dute Bidasoa Itzulian.

Irungo Udaletxeko areto nagusian aurkeztu den 52. BIDASOA ITZULIA 2026 lasterketan bailarako hamalau txirrindulariek parte hartuko dute. Zifra historikoa da, azken hamarkadako kopuru handiena eta Irungo Txirrindulari Elkarteak eta Baztandarrak Txirrindulari Taldeak egindako lanaren ondorio argia.

BIDASOSA ITZULIA EXTERIOR

Bidasoa Itzuliarako astebete eskas falta denean egin dute lasterketaren aurkezpena. Cristina Laborda Albolea, Irungo alkateak ongietorria eman eta gero lasterketaren xehetasunak azaldu ditu Jorge Garcia Gonzalez lasterketa zuzendaria. Hiru etapa izango ditu aurten Bidasoa Itzuliak. Ostiralean kronoigoera lehiatuko da Guadalupeko Santutegiaren eta Jaizkibelgo Begiratokiaren artean, Hondarribian. Larunbatean etapa luzea izango dute txirrindulariek, 163 kilometrorekin Arantza eta Lizarrietako Lepoaren artean. Lau mendate puntuagarri gainditu beharko dituzte txirrindulariek: Ziga, Belate, Orokieta eta helmuga kokatuta izango duen Lizarrieta. Azken etapa hitzordu klasikoa izango da Hendaia eta Irun artean. Guadalupeko Santutegira igo ostean Arkale, Aritxulegi, Agiña, Piedad, San Martzial eta Erlaitz mendateak gainditu beharko dituzte tropeleko kideak lasterketa osatzeko.

BIDASOA ITZULIA LOGOTIPO

 

Aurkezpen ekitaldian Irungo alkatearekin bat egin dute Hondarribiako alkatea den Igor Enparan Araneta, Hendaiako kirol zinegotzia Jean-Michel Arruabarrena, Gipuzkoako Kirol Zuzendaria Roberto Ramajo Marcos, Arantzako Alkatea Xatur Larralde Ibarrola eta Etxalarreko jardungo alkatea Leire Olagarai Goienetxe. Herri ordezkari denek nabarmendu dute Bidasoa Itzuliaren garrantzia Bidasoa ibarra elkartzeko eta ibaiaren inguruan elkartzeko eta kirola eta bizikidetza ospatzeko. Aldi berean antolakuntzak egin duen esfortzua nabarmendu dute lasterketa biziberritzeko eta begi onez ikusi dute antolakuntzaren baitan Irungo Txirrindulari Elkartea eta Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioa batzea lasterketa bizirik mantentzeko.

BIDASOA ITZULIA INTERIOR

Lan guztia parte hartuko txirrindularien alde egiten bada ere, sentimendu berezia dago etxeko txirrindulariengatik. Hamalau bidasotarrek etxean lehiatzeko aukera izango dute, estatu mailako itzulirik garrantzitsuenean. Hau dira bidasotarrak dortsal zenbakiagatik ordenatuta: #1 Mikel Arriet Atondo Elgorriaga (Etxalar, Oreka IT); #2 Igor Bilbao Perez (Irun, Oreka IT); #21 Aitor Igoa Arretxea (Sunbila, Finisher); #71 Adur Tapia Iriarte (Irun, Euskadi Fundazioa); #72 Joan Cardona Valdajos (Hondarribia, Euskadi Fundazioa); #101 Peru Garro Rodriguez (Hendaia, Gran Canaria-EKD); #102 Oier Ugartemendia Agesta (Irun, Gran Canaria-EKD); #151 Oier Handong Arana Rojas (Irun, Sima Cepial); #152 Mikel Lizasoain Etxebertz (Donamaria, Sima Cepial); #161 Mikel Bermejo Izagirre (Irun, Hostal Latorre); #162 Oihan Apeztegia Martinez (Sunbila, Hostal Latorre); #163 Unax Larraburu Hernandorena (Sunbila, Hostal Latorre); #201 Eneit Bertiz Apezetxea (Sunbila, JRG Coloma); eta #202 Unai Barrio Perez (Irun, JRG Coloma).