Cabecera Interior

Hondarribiak, Irunek eta Hendaiak, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, "Itsu Koplak" antolatu dute, ohikoa ez den bertsolaritza jardunaldia, abenduaren 14an, 17:00etan, Hondarribiko Itsas Etxean. Jarduera honek sarrera librea eta doakoa du, edukiera bete arte, eta adierazpen kultural hori hurbiltzea du helburu, bai tokiko publikoarentzat, bai euskara eta euskal kulturan hasten ari direnentzat.

Itsu koplak baner 16-9

"Itsu Koplak" bertso paperak izeneko modalitate tradizionalean oinarritzen da. Bertsolariek, publikoarekin elkarreraginean aritzeaz gain, irudiak, bideoak eta testuak erabiltzen dituzte bertsoa inprobisatzeko. Oraingo honetan, Ane Labaka eta Sustrai Colina izango dira emandako materiala kopletan eta zortziko txikietan eraikitako istorio bihurtuko dutenak, giro hurbila, dinamikoa eta parte-hartzailea bultzatuz.

Erabiltzen ez den tradizioa berreskuratzen duen formatu hau, garai berrietara egokituz, bereziki diseinatuta dago publiko anitza erakartzeko, bai bertsozaleak, bai adierazpen kultural honetara lehen aldiz hurbiltzen direnak. Gaien ikusgarritasunak eta metriken laburtasunak erraztu egiten dute euskara ikasten ari direnek ere jarduna zailtasunik gabe jarraitzea.