• Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalen sustapenari esker, Bidasoa-Txingudiko Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, doakoa da Bertso Eskolako jarduera parte-hartzaileentzat.
• Irunabar Irungo Bertsoaren Bilgunea-k da Bidasoa-Txingudi Mugaz-gaindiko Partzuergoko esparruan, bertsolaritzari buruzko tailerrak egiteko kontratatutako erakundea.
Urrian hasi dira Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak koordinatzen eta kudeatzen dituen mugaz-gaindiko Bertso Eskolako ikastaro desberdinak. Zabalik dago oraindik doakoak diren ikastaro hauetan izena-emateko aukera, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz egin ahal izango dena.
Azken urteotan, bost talde desberdin ateratzea lortu du elkarteak: haur eta gaztetxoen taldea, gazte eta hasiberrien taldea, bat-bateko taldea, bertso tailerra eta bat-bateko jardunera bideratutako bertso eskola irekia. Hala eta guztiz ere, Irunabarrek urtero egituratzen ditu taldeak, biltzen dituen ikasle kopuru eta adinen arabera.
Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak 16 urte daramatza Bertso Eskolako zerbitzuak eskaintzen eskualdean eta denbora tarte horretan zehar bertso-eskola haztea eta egonkortzea lortu du. 2019az geroztik, gainera, Bidasoa-Txingudiko Mugaz Gaindiko Partzuergoak bere gain hartu du ondare kultural horren sustapena eta, horren ondorioz, zerbitzuak mugaz-gaindiko izaera hartu ahal izan du, bertsolaritzako formakuntza, Bidasoko hiru herrietako jendearentzat eskaintzen.