Cabecera Interior

Egin Ttap! Bidasoaldea, Egin Ttap! lehiaketaren edizio berezia da, Bidasoaldeko eskualdera eta 8-9 urteko Irun, Hondarribia eta Hendaiako ikasleei egokitutakoa.

Egin Ttap!, euskaraz aritzea helburu duen online lehiaketa da. Egitasmoan, hainbat galdera saio programatzen dira, saio bakoitzean gai desberdinetako (kultura, natura, ortografía, ezagutza orokorra, etab) galderak egiten direlarik. Helburua, galdera horiek ahalik eta azkarren zuzen erantzutea da. Quizz dibertigarria da, edozein, bakarka edo elkarrekin jokatzekoa.

Ttap Bidasoaldea

Egin Ttap! Bidasoaldeako kasuan, Egin Ttap!-eko formatu orijinala Bidasoa-Txingudiko mugaz gaindiko ezagutza euskaraz lantzera egokitu dugu. Irun eta Hondarribiko LH3 eta LH4-ko eta Hendaiako CE2 eta CM1-ko ikasleak izan dira ekintza berri honetako xede-taldea.

Irailaren 22an hasi ginen erronka honetako lehenengo txandarekin. Helburua, astean behin, 5 galderez osatutako galdera-sorta joko digital bati erantzutea izango da, gai desberdinetakoak (lexikoa, ortografía, ezagutza orokorra, mugaz-gaindiko gaiak, etab). Galdera bakoitzak, minutu bateko iraupena izango du, beraz, asteko lehiaketak 5 minutu izango ditu erantzuteko.

Galdera minutu bat baino gutxiagoan zuzen erantzuten bada, erantzuna ona da eta puntuazio bat emango da. Jokoaren helburua, egingo dien 5 saioen baturan, ahalik eta puntuazio altuena lortzea izango da. Guztira bost saio izango dira eta urriaren 24ean bukatuko da Bidasoan euskararen erabilpena sustatu eta 3 herrien arteko harremana indartzeko helburua duen aktibitate hau.

Lehenengo aldi honetan, Irun, Hondarribia eta Hendaiako 8 ikastetxe, 34 lan taldetan antolatuak izan dira Egin Ttap! Bidasoaldean parte-hartzaile. Saio bakoitzean metatutako puntuazioa batuko dute talde desberdinak, urriko 19 eta 24 arteko astean azkeneko bosgarren saioa egiten duten arte.

Jokoa amaituta, azaroaren 10ean emango dugu ezagutzera sailkapena, nahiz eta ez den ez garailerik ezta saririk ere egongo, izan ere, ekintza honen helburua, euskararen erabilpena gazte bidasotarren artean modu dibertigarri batean sustatzea da.