Marrazkiak maiatzean ospatu zen Kirol Festa-n egin ziren.
Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak “Marraztu Bidasoa” marrazki lehiaketaren sariak banatu ditu. 7/9 urte-ko kategoriako saria Egiluze ikastetxeko Luz Samudio Medinak jaso du eta 10/12 urteko kategoriakoa, Txingudi Ikastolako June Zubillaga Bruzessek.
Bi sariak, marrazketa kit bana, Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko kideak diren Nuria Alzaga, Estitxu Urtizberea eta Itziar Aizpuruk eman dituzte.
“Kirol Festa”-n eginiko marrazkiak
“Marraztu Bidasoa” lehiaketa maiatzaren 21ean egin zen, Ficoban ospatu zen Kirol Festa ekitaldian. Han, Irun, Hondarribia eta Hendaiako haurrek Bidasoa-Txingudiko ingurunea garbitzen zuten pertsonak marraztu behar izan zituzten.
Marrazkien erakusketa
Bestalde, egun horretan egindako marrazkiak Partzuergoaren web atarian HEMEN kontsultatu ahal izango dira, Bidasoako Interpretazio Zentroko aldi baterako erakusketei eskainitako atalean.
Gainera, Bidasoako Interpretazio Zentroan (Iparralde hiribideko 63an, Avenida zubiaren ondoan) ikusgai egongo dira abuztuaren 31a arte, 10ak eta 14ak artean, ostegun eta ostiraletan, zubi eta jaiegunetan izan ezik, eta larunbat eta igande guztietan, ordutegi berean.