Bidasoa Interpretazio Zentroak, Irungo Nazioarteko Zubiaren Aduana zaharrean kokatuta dagoena, ateak berriro zabaldu ditu. “Mugarik gabeko turismoa” izeneko mugaz gaindiko proiektuaren parte den gune berezi honek Bidasoa ibaiaren historia, ondarea eta aberastasun naturala tokiko herritarrei nahiz bisitariei hurbiltzeko apustua berritu du.
Uda garaian, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Zentroa ostegunetan eta ostiraletan, zubi eta jaiegunetan izan ezik, eta larunbat eta igande guztietan irekiko da, 10:00etatik 14:00etara bitarteko ordutegian.
Gainerako urtean, Aste Santutik ekainaren 30era eta irailaren 1etik abenduaren 20ra bitartean, Bidasoa Interpretazio Zentroak lurraldearen dibulgazioarekin duen konpromisoa mantenduko du, eta ostegun eta ostiraletan irekiko da, 10:00etatik 14:00etara.
Zentroak erakusketa-ibilbide bat eskaintzen du, hainbat hizkuntzatan eskuragarri dauden edukiekin, Bidasoa ibaiaren bilakaera historikoa eta Irungo, Hondarribiko eta Hendaia garapenean izan duen eragina ulertzeko aukera emanez.
Zentroari eta jarduera osagarriei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu hemen: Bidasoko Interpretazio Zentroa