Cabecera Interior
Santuario de Guadalupe

Ermita hau 1526ko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz, Joan Sebastian Elkano itsasgizonak ermita horri urrezko sei dukateko dohaintza egin ziola eta.

Habearte bakarreko eliza da, eta gurutzadura eta buruhorma lauak ditu. Dirudienez, gaur egungo tenpluak beste tenplu zaharrago baten - XVI. mendekoa, gutxienez – lekua hartu zuen eta XVIII. mendearen amaieran egindako berreraikuntza lanetan du jatorria. Tenplu horren elementurik adierazgarrienetako bat, horri esker, oso itxura berezia baitu tenpluak, gure garaiko harrizko kapitela da, 1860. urte ingurukoa, nahiz eta euskarriek - mentsulak eta erlaitzak- XVII. mendekoak diruditen.

Barrualdean, albo erretauletako bi eta erretaula nagusia azpimarratu behar dira; lehenengo biak parrokia elizakoak dira, Errenazimentu berantiarrekoak, eta erretaula nagusia, berriz, barroko estilokoa.

1638. urteko setioaren ondoren, hain zuzen ere urtebete geroago, Hondarribiko hiriak, Andre Mariari erasoan zehar emandako babesa eskertzeko, ermitarainoko prozesio handi bat egitea erabaki zuen, garaipena ospatzeko. Prozesio hori irailaren 8an egiten da, eta horrenbestez, martxoaren 25ean ospatzen zen Guadalupeko Andre Mariaren jai nagusiaren lekua hartu zuen.