Cabecera Interior
Molino Goiko Errota

Jaizkibel mendiaren hegoaldeko mazela batean, Jaitzubia eta Arkoll auzoen arteko gunean, zabaltzen dira Goiko Errota izeneko etxaldearen lurrak.

Errota elikatzen duen errekak banatzen ditu, hain zuzen ere, Hondarribiko mendialdeko bi auzo hauek.

XVIII. mendean arkitektura-molde tradizionalen arabera eraikitako etxe batean dago errota. Harri arrunta ageri du kanpoaldean eta trenkada lodiz babesturiko barrunbean dago errota-makineria, bere zurezko egitura eta beharreko osagai guztiekin, arto-alea ehotzeko prest betiere. Hainbat lodieratako irinak lortzen dira errota honetan, betiko lan-moldearen arabera.

40 lagunentzako edukiera duen Turismo Aterpe bat egokitu berri dute eraikin-multzo honen ondoan, instalazio modernoen zerbitzuez behar bezala hornitua. Ugari eskaintzen dituen erosotasunez gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du, bestalde, ura eta zuhaizti oparoak osagarri nagusitzat dituen natura-ingurune eder honek.

  • CAPITAN TXIMISTA
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • www.capitantximista.com
  • Tel. 943 64 38 84