Cabecera Interior
Goiko errota

Beraren barnean egoteko aukera oparitu digu naturak. Opari eder hori mantentzen lagun dezakegu gure ekintzekin eta gure emozioekin.

Goikoerrota Errota Jaizkibel mendiaren hegoaldeko magalean dago, zehatz esateko, Jaizubia eta Arkoll auzoen artean, eta Errota elikatzen duen errekak berak bereizten ditu Hondarribiko landa aldeko bi auzo horiek. 4,5 Ha ditu finkak eta zuhaitz hostotsu eta ederrak daude bertan, haltzak, izeiak, akaziak, haritzak, mizpirondoak, lizarrak, pikondoak, gereziondoak. Bertako flora ere oso aberatsa da, era askotako iratzeak eta gure habitatean hazten diren landare ugari baitaude, sendabelarrak, usain-belarrak...

XVI. mendeko arkitektura duen eraikinean dago Errota. Landu gabeko harriz egina da eraikina eta trenkada lodiak ditu; barnean makineria zehatza du, zurezko egiturarekin eta beharreko elementu eta pieza guztiak arto alea eho ahal izateko. Pikor desberdineko irinak lor daitezke molde zaharrean bezala.

Lehen biztanleak 1515. urtean egokitu omen ziren bertan, eta horrenbestez, ezagutzen den zaharrenetako bat da. Eraikin berezi horren ondoan Aterpetxea egin da 40 lagunentzako tokiarekin. Instalazio moderno baten zerbitzu guztiak eskaintzen ditu, eta erosotasun handiaz goza daiteke inguru natural honetan, ura eta zuhaitz ederrez osaturiko ingurua izanik osagai garrantzitsuenak.

  • Bº Jaizubia, 14 (Goikoerrota) • 20280 Hondarribia
  • Telefonoa: 943 64 38 84 / 606 95 85 83
  • E-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Web: www.capitantximista.com