Cabecera Interior
Ficoba

Europar Batasuneko mugaz gaindiko lehen azoka izateko xedean sortu zen Ficoba

Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazokak (FICOBA), Bidasoa-Txingudin leku estrategikoan egoteagatik, milioi bat lagun biltzen ditu bere inguruko eragin eremuan eta sarbidea du ehun milioi kontsumitzaileren merkatu naturalera.

FICOBAko instalazioek 70.000 m2-ko azalera hartzen dute, eta zerbitzu orokorretarako eremu bat, erakusketetarako bost pabilioi eta bereziki egokituriko kanpo esparru bat daude barnean.