Joaquín Pardinilla Sexteto, Aragoiko taldea da, eta Aragoiko folklorearen ikuspegi berezia darama, era guztietako agertokietan. Musika tradizionalaren misterioa, grazia eta aberastasuna daude taldearen ariman.
Taldeak “En Danze” ikuskizuna aurkeztuko du Bidasoan, errepertorio bizi eta ziragarrian, bere diskografia zabalean oinarritutako errepertorioa duean, bere azken 3 diskoak bereziki azpimarratuz: “Guatizalema”, “Ver para creer” eta “Víspera”. Intentsitatez, indarrez eta kalitatez egindako apustu instrumentala, publiko mota guztiak hunkitzen dituena.