Cabecera Interior

Mugaz gaindiko mugikortasunaren erronken aurrean, taldeburua den Syndicat des Mobilités Pays Basque – Adour entitateak SMARTMOB proiektua batera landu du, Hendaiako, Irungo udalarekin, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoarekin batera, baterako finantzatzaile gisa eta Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa euroerregioarekin,  Hondarribiko eta Donibane Lohizuneko udalekin, kide gisa.

Kideek ikuspegi berri bat hartu dute: Mugikortasun iraunkor eta adimenezkoaren arabera, erabiltzailea dago sistemaren erdian.

SMARTMOB egitasmoak zehazki erantzuten die lurralde jakin batean, Bidasoa – Sud Pays Basque lurraldean dauden mugaz gaindiko mugikortasunaren erronkei, betiere  Txingudiko badia (Irun, Hondarribia, Hendaia) mugaz bi aldeetako joan-etorrien erdigunea dela.

Bidasoa-Txingudi eskualdea:

  •  “eguneroko mugikortasunean joan-etorrien %90 autoz egiten dira”;
  • « 11.000 ibilgailu arin zeharkatzen dute Behobiako zubia egunero, Santiagoko zubia zeharkatzen dutenak baino bi aldiz gehiago dira”;
  • “Joan-etorrien %40 hurbileko ikuspegitik egiten dira, Bidasoa-Txingudi Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren mailan”.

Burutzen ari diren esku-hartzeen adibideak: mugaz gaindiko lurraldean, garraio sareen mapa komuna, seinaleak hobetu dira hiriaren sarreretan eta irteeretan, autobus elektrikoen lineak, mugikortasun planak enpresetan eta tokiko administrazioetan eta abar.  

SMARTMOB mugaz gaindiko proiektuaren aurrekontua garapeneko 3 urteetarako (2018-2021) 2 108 627 €-koa da. 

Proiektua finantzatzen lagundu du Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) %65arekin, INTERREG V-A Espagne-France-Andorre (POCTEFA 2014-2020) programaren esparruan.  POCTEFAren helburua da Espagne-France-Andorre mugaldeko eremuaren integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea. Ematen dituen laguntzen ardatza, mugaz gaindiko jarduera ekonomikoak eta gizarte eta ingurumen arlokoak garatzea lurralde garapen iraunkorraren aldeko baterako estrategien bidez.

 

Interreg

 

logo-consorcio-web-2version-CMJN-Syndicat-mob-2017IrunMairie-Hendaye

 

Logotipo-Hondarribia-2Saint-Jean-de-Luz-2Euroregion-AEN

Proiektuaren egunez egunekoa jarraitzea:


Ez dago artikulurik kategoria honetan. Azpikategoriak erakusten badira orrialde honetan, horietan egon daitezke artikuluak.