Cabecera Interior

Non gaude?

Pirinioetako mendikatearen mendebaldeko muturrean dago Bidasoa-Txingudi badia, bi Estaturen artean, eta Gipuzkoa eta Lapurdi euskal probintziak elkartzen ditu. Hendaia, Hondarribia eta Irungo hiriak ditu inguruan, eta horiek, era berean, Larun, Jaizkibel eta Aiako Harria mendiak dituzte alboetan. Bidasoa ibaiak, urrundu ez baizik eta elkartu egin ditu hiru hiri horiek gizarte nahiz kultura mailetan.

 

Historikoki, Bidasoa ibaiak muga naturala markatu du Frantziako eta Espainiako erresumetan, eta, denboraren poderioz, asko izan dira ibaiertzetako bi aldeetan gertatu diren gertakariak.

Txingudiko badian, beraz, hainbat ondare-elementu daude, gertaera horien ondarea direnak eta mugaz gaindiko gure lurraldearentzat balio handiko ondare materiala osatzen dutenak.

Beraz, atal honetan lekurik aipagarrienen zerrenda bat proposatzen dizuegu.


Informazio gehiago behar baduzu, gure lurraldeko turismo-bulegoekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

Turismo bulegoak


Mendiak, bidexkak eta bidegorriak

"Aktiboki” atseden hartzeko modu egokia da, inolako zalantzarik gabe, landa bide, baso eta mendietan barrena paseatzea. Hainbat ibilbide turistiko eta mendibide ditu Bidasoa-Txingudik.

Hiriko zaratetatik urrun, pasealeku horiek lasaitasun biziberritzaileaz gozatzeko eta eguneroko kezka txikiak ahazteko aukera ematen dute. Ikuspegi panoramikoek eskualdeko paisaien aniztasuna eta aberastasun naturalak erakusten dizkigute: uharteak, padurak, hondartzak, belardiak eta basoak erakargarritasunez betetako ekosistema dira ihesaldiren batentzat.

Badia eta ibaia

Bidasoa ibaian eta estuarioan barrena itsasontziz egin daitezkeen paseoetan eskualdeko kultur eta natur baliabideak ezagutuko dituzu.

Gehienbat uda partean egiten dira, oro har, jendearentzako, baina taldeentzako ibilbide gidatuak egiten dira urte osoan.

Itsasoa

Kantauri itsasoan edo Gaskoinezko golkoa bainatzen dira Txingudi Badia eta bere hondartzak, garai batean balea arrantzatzen zuten bertan eta traineruek kirol jardun tradizionalerako balio dute gaur egun.

Belaontzian egiten diren txangoak dira beste erakargarri handi bat. Hainbat bazter ikus daitezke haietan eta nabigazioan parte hartu, nautikaren eta arrantzaren munduan hasteko.


Informazio gehiago behar baduzu, gure lurraldeko turismo-bulegoekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

Turismo bulegoak


Bidasoa Txingudi mugaz gaindiko lurraldea ondare- eta kultura-aberastasun handiko ingurune batean dago.

Hendaiako bainu gunearen historia, erromatarren garaiko aztarnak Irunen, Hondarribiko Erdi Aroko hiribildua, Txingudiko paduretako eta Atlantikoko itsasertzeko naturguneak... hiru hirien artean historia eta ingurumena zabaltzeko hainbat gune daude.

Beraz, hemen duzu ikusgai dauden museo eta interpretazio zentro nagusien zerrenda.


Informazio gehiago behar baduzu, gure lurraldeko turismo-bulegoekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

Turismo bulegoak


Bidasoa-Txingudiko lurraldea ingurune pribilegiatu batean dago, non topaketak, pizgarriak edo enpresa-bilerak antolatu ahal izango diren.

Irun, Hondarribia eta Hendaiako hirien artean, hainbat proposamen daude: bilera-aretoak, kultura-zentroak, talde-jarduerak eta beharrei erantzuteko erakusketa-guneak.

Gure inguruan, halaber, aniztasun gastronomiko handia dago, horrelako ekitaldietarako gaitasun egokiekin eta biltzeko espazioak ere eskaintzen dituzten ostatuekin.

Hemen zehaztuko dizkizuegu gure lurraldean dauden kultura- eta erakusketa-zentroak.


Informazio gehiago behar baduzu, gure lurraldeko turismo-bulegoekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

Turismo bulegoak


Bidasoa ibaiaren bi ertzek eta Txingudiko badiak partekatzen duten espazio bizigarriak, Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko lurraldeari izena ematen diotenak, aisialdirako eta aurkikuntzarako aukera ugari eskaintzen ditu, dokumentu honetan laburbilduta:

Bidasoa-Txingudi badiaren mapa ilustratua

Baina gu bisitatzeko beste modu bat bilatzen baduzu, hemen aurkituko dituzu gure leku enblematikoenak ezagutzeko aukera batzuk, interes bereziko askotariko gaiak jorratuz.

Ahaztu gabe Irun, Hondarribia eta Hendaia artean gure lurraldeari balioa emateko berariaz sortutako mugaz gaindiko ibilbidea: Badiako Bideari bereziki eskainitako atalean aurkituko duzu informazio zehatza.

Badiako bidea


Mugaz haraindiko errealitateak baditu zenbait berezitasun, beti ulertzen errazak ez direnak, eta gure lurraldean Europar Batasuneko bi estaturen arteko administrazio-egitura konplexu bat egotearen ondorio direnak.

Informazio hori hobeto eskuratzeko, egunerokoan lagungarri izan dakizkizukeen dokumentu batzuk proposatzen dizkizugu hemen.


Bidasoaren bi aldeen artean mugitzeko zailtasunak ikusita, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak Smartmob proiektuan parte hartu zuen, mugaz-gaindiko mugikortasunari buruzko mikrogune bat eraikiz. Bertan, hiru hirien eta ingurunearen artean mugitzeko beharrezko informazio guztia jasotzen da.

Ekimen hau “Agglomération Pays Basque”-ko “Syndicat des Mobilités” -en kolaborazioari esker egin ahal izan zen, baita Irun, Hondarribia eta Hendaiako mugikortasun arloak eta “Hondarribia Irun Turismoa” eta “Hendaye Tourisme” turismo bulegoei esker.

EFA 268/16 SMARTMOB proiektua, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF-ek) kofinantzatua dago, POCTEFA programaren esparruan.