Cabecera Interior

Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, mugaz gaindiko proiektuak sustatzera bideratutako “Hiruak Bat” laguntzak aurkeztu dituzte.

Norentzat

Indarrean dagoen legediaren arabera eratutako pertsona fisiko edo juridikoek eska dezakete laguntza, baldin eta erregistroetan inskribatuta badaude eta egoitza soziala Bidasoa-Txingudi Eskualdeko hiru hirietako batean, Irunen, Hondarribian edo Hendaian badute.

Eskaera egiteko epea

Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago eta abuztuaren 16an itxiko da.

Diru-laguntza hauek eskuratu nahi dituztenek eskabidea beteta eta beharrezko dokumentazio guztia aurkeztu beharko dute Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bulegoetan, Ducoureau Jauregiaren helbidean, Hendaia kalea 8, Irun.

 Zenbatekoa

Oinarri hauetan araututako diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa diru-laguntzaren xede den jardueraren kostu osoaren % 50era iritsi ahal izango da. Kostu hori, beste laguntza publiko batzuei gehituta, ezin izango da jardueraren kostu osoa baino handiagoa izan.

Kontsultatu deialdiari buruzko informazio guztia hemen.

=> euskarazko eta gaztelaniazko bertsioa

=> frantsesezko eta euskarazko bertsioa