Cabecera Interior

• Mugaz gaindiko kirol-ekitaldiak antolatzea da hitzarmenaren helburua.

• Bi erakundeek 2008an sinatu zuten lehen aldiz.

7d62d8c9-f015-4228-b65b-45b7c82ddd2b

Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek osatzen duten Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aurten ere berritu dute bi erakundeek 2008an lehen aldiz sinatu zuten kirol arloko lankidetza-hitzarmena. Hala azaldu dute gaur goizean egin den prentsaurrekoan. Bertan izan dira José Antonio Santano, Irungo alkatea eta Partzuergoko presidentea; Txomin Sagarzazu, Hondarribiko alkatea eta Partzuergoko lehen presidenteordea, eta Michelle Mounios Adurriaga, Hendaiako Kultur Alkateordea, hurrenez hurren, eta Harkaitz Millán, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatua.

Hitzarmen hau urtero berritu da eranskin baten bidez eta helburua Irun, Hondarribia eta Hendaian kirol ekitaldiak antolatzea da. Ondorioz, Partzuergoak konpromisoa hartzen du mugaz gaindiko kirol jarduerak antolatzeko, bere kabuz edo federazioekin lankidetzan eta lehiaketa edo jolas jarduera gisa, bai prestakuntza alorrekoak eta bai zabalkundekoak ere.

Elkarrekikotasunean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Partzuergoari finantza-baliabide egokiak emango dizkio ekitaldi horiek egin ahal izateko.

“Hitzarmen honi esker erabat finkatuta dauden eta gero eta parte-hartze handiagoa duten kirol ekitaldiak antolatzen dira urtero hiru hirietan. Besteak beste, Eskola Kirolaren Festa, Bidasoako Txirrindulari Itzulia, Txingudi Korrika edo Bidasoaren Nazioarteko Jaitsiera Hegatsekin. Ekimen horiek aurrera atera ahal izan dira eta urtero antolatu ahal izan dira lankidetza honi esker”, azaldu du José Antonio Santanok, Irungo alkateak eta Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoko presidenteak.

Gainera, hitzarmenari esker, klubei eta selekzioei ere laguntza teknikoa ematen zaie, mugaz gaindiko ekimenak abian jartzeko orduan sortzen diren arazoak konpontzeko, eta Txingudiko selekzioek hainbat txapelketatan parte hartzeko ekimenak babesten dira.

Harkaitz Millan Kultura eta Kiroletako foru diputatuak azaldu duenez, hitzarmen hau sinatu da "Bidasoa-Txingudi Partzuergoak lan handia egiten duelako mugaz gaindiko komunitate bat sortzeko, kirolaren bidez kasu honetan eta beste esparru batzuetan", eta azpimarratu du Irun, Hondarribia eta Hendaia "jarraitu beharreko eredu" direla.

IMG 6319

Kirol klubentzako aholkularitza juridikoaren zerbitzua

Mugaz gaindiko kirol-ekitaldiak antolatzeko laguntzaz gain, duela hamar urtetik hona, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak, bere Kirol Batzordearen bidez eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, aholkularitza-zerbitzu juridikoa eskaintzen die kirol-klubei.

Zerbitzu honen helburua da kirol arloko mugaz gaindiko arazoei buruzko kontsultei erantzutea, horiek aztertzea eta kirol diziplina ezberdinetan konponbideak aurkitzen laguntzea. Azken horien artean futbolaren eta saskibaloiaren arloan egindako txosten juridikoak nabarmendu behar dira.

Gainera, duela hamar urte Partzuergoak kirol arloan mugaz gaindiko arazoei buruz egindako txosten juridikoa eguneratu da. Txostena tresna erabilgarria da arazo horiei aurre egiten dieten pertsona eta erakundeek arazo horiek konpontzeko.

Txosten honek aztertzen duen problematika kirol federatibo, amateur eta afizionatuan txapelketa nazionaletan EBko beste estatu kide batzuetako herritarrek parte hartzea mugatzen duten (oztopo administratibo eta burokratiko garrantzitsuak ezarriz) edo zuzenean eragozten duten klausulak eta baldintzak dituzten araudi ugari dagoela da.

Beste era batera esanda, federazioen araudiak trabak jartzen ditu nazionalitatea dela eta kirol-jarduera gauzatzeko, batez ere kirol amateurrean eta saskibaloian eta futbolean.

Interes handiko gaia denez, Partzuergoa lanean ari da Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, hau da, kirolaren arloan eskumena duen erakundearekin, informazio hori zabaldu eta gizarteratzeko eta, hala, kirolaren hezkuntza, osasun publiko, sozial, kultural eta ludikoaren funtzioa sustatzeko. Gainera, informazioa zuzenean bidali zaie eskualdeko 47 klubi, eta espero da kirolarekin zerikusia duten hainbat erakunderekin lanean jarraitzea informazioa zabaltzeko.

Hitzarmenaren aurrekariak

Bidasoa Txingudi Partzuergoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lehen lankidetza-hitzarmena sinatu aurretik, bi erakunde horiek elkarrekin lanean ari ziren, beste erakunde bazkide batzuekin batera, 2003an hasitako KIROLAREN EUROSAREA proiektuan.

KIROLAREN EUROSAREA erakundeak aholkularitza eskaintzen zion Baiona-Donostia Euskal Eurohiriari kirol arloa garatzeko. Horretarako, kargu politiko eta teknikoekin lan-saioak egiten zituen, kluben arteko mugaz gaindiko kirol-lankidetzari buruzko aholkuak ematen zituen eta kirol-lankidetzari buruzko mintegiak ekitaldiak antolatzen zituen Bidasoa-Txingudi Partzuergoarekin eta zenbait klubekin lankidetzan.

Horren guztiaren helburua zen kirol harremanak eta klub eta entitateen arteko lankidetza bultzatzea eta mugaz gaindiko kirolaren inguruan sarean lan egitea erraztea.