Cabecera Interior
  • Mugaz gaindiko lankidetza esperientziei buruzko hartu-emana egingo dute, bereziki zerbitzuekin eta partekatutako agendekin zerikusia duten esperientziei buruzkoa.

  • Bost udalerrietako ordezkari instituzionalen arteko truke saio batean partekatuko dira ondorioak.

 

EUROCIUDADE

 

Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoaren bidez, hartu-eman sorta batean parte hartuko dute iraileko hilabetean zehar Portugal eta Galizia arteko mugaldeko Cerveira-Tomiño Eurohiriarekin.

Irun, Hondarribia eta Hendaiako udaletako eta Bidasoa bizirikeko teknikariek beren esperientziak trukatu dituzte Cerveira eta Tomiñoko udalerrietako eta Río Minho AECTko ordezkariekin irailaren 10, 16 eta 24an egindako hiru saio birtualetan, COVID-19ak eragindako egungo testuinguruan ezinezkoa izan baita eskualde hartara bisitaldi bat antolatzea.

Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko presidente Miguel Ángel Páezek azaldu duenez, “udalerrien artean, tokiko ekonomiarentzat eta garapenarentzat garrantzizkoak diren esparruetan, esate baterako, mugikortasunean, turismoaren sustapenean, kultura eta kirol munduan, enplegu eta enpresa lankidetzaren esparruan, mugaz gaindiko lankidetza nola bideratzen den jakiteko interesak bultzatuta sortu da ekimen hau”.

“Era berean, aztertu egin dira osasun krisialdiak mugaldeetan izandako eragina eta mugikortasunarekin, herritarren partaidetzarekin eta tokiko ekonomiaren sektore garrantzitsuen dinamizazioarekin zerikusia duten beste kontu batzuk”, gaineratu du Páezek.

Ondorioak eta balizko lan ildo bateratuak

Saio horietatik ondorioztatuko dira mugaz gaindiko bi entitateen artean elkarlanean jarduteko proposamenak eta ondorioak, eta bost udalerrietako eta Rio Minho AECTko ordezkari instituzionalen arteko truke saio batean partekatuko dira horiek.

Cerveira-Tomiño Eurohiriaren ekimenari jarraiki bideratuko da truke programa, Cerveira-Tomiñoko Amiza Mugaz gaindiko Lankidetzarako Axenda Estratéxikaren Lankidetza Sareetan Parte hartzeko eta horretan Trebatzeko Programaren esparruan.