Cabecera Interior

• Fernando Belzunce Estombak irabazi du lehiaketaren laugarren edizioa.

premio pintura mini2

Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, “Ibai izena duen eskualdea” margo lehiaketaren laugarren edizioa deitu zuten orain dela gutxi, Fernando Belzunce Estonbak, ‘Askaingo tunelak’ obrarekin irabazi duena. Tunel horiek Meazuriko meatzaritza gune zaharrean daude, Irungo Irugurutzetako labeetara mineral bagonetak bideratzen zituzten lekuan. Miguel Ángel Páezek, Juan Luis Silanesek eta Richard Irazustak, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeko ordezkariek 500 euroko saria eman diote gaur irabazleari.

Lehiaketa honen berezitasuna da aurkeztutako lan guztiek Bidasoa-Txingudiko mugaz gaindiko eskualdean historiaren eta naturaren arteko topaketa izan behar dutela nahitaezko erreferentzia. Lehiakideek eraikin edo elementu historiko bat irudikatu behar dute beren ingurune naturalean, Irun, Hondarribia eta Hendaia hiriek osatutako lurralde-mugetan. Hala nola, Hondarribiko Carlos V paradorea, Txingudiko badiara begira, Irungo San Martzial baseliza, ingurune menditsu batean, edo Abbadia behatokia, bere mendeko lorategien artean.

Cinco obras presentadas al concurso

Laugarren edizio honetan bost izan dira eskatutako ezaugarriak dituen obra bat aurkeztu duten pertsonak. Sara Otañok Hondarribiatik, Alicia Cebrianek Irundik eta Bruno Aguerrek Hendaiatik osatutako epaimahaia arduratu da koadro irabazlea aukeratzeaz.

Lehen txanda batean, epaimahai bakoitzak hamar puntu banatu ditu aurkeztutako lan guztien artean, eta horietako biren artean berdinketa eman da. Berdinketa hausteko, epaile bakoitzak hamar puntu zituen berriz ere obren artean banatu beharreko bigarren txanda batean, eta azkenean Fernando Belzunce Estombaren obra izan zen garaile.