Lanak abuztuaren 2 arte aurkez daitezke, hura barne, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren egoitzan.
Historiaren eta naturaren arteko topaketa eskualdean izan da aurten aukeratu den gaia.
Irabazlearen lana 2018an.
“Ibai izena duen eskualdea” mugaz gaindiko margo lehiaketa Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek antolatzen dute, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, 2016. urteaz geroztik.
Historiaren eta naturaren arteko topaketa eskualdean
Historiaren eta naturaren arteko topaketa Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko eskualdean izan da aurten aukeratu den gaia. Kontua da eraikin edo elementu historiko bat irudikatzea bere ingurune naturalean, Irun, Hondarribia eta Hendaiako lurralde mugen barnean.
Esate baterako, honako hauek margo litezke aurkeztutako lanetan: Hondarribiko Karlos V.a paradorea ikuspegiak Txingudi badiara dituela, Irungo San Martzial ermita ingurune menditsuan, edo Abbadia gaztelu behatokia bere lurretako lorategien artean.
Aurkeztutako lanen artetik epaimahai espezializatu batek aukeratuko du lanik onena eta Bidasoko Interpretazio Zentroan erakutsiko dira nabarmenenak. Horrez gainera, irabazleak 500 euroko saria eramango du dirutan.
Badiako natur eta ondare inguruari balioa ematea
Lehiaketaren helburuetako bat da badiako natur eta ondare inguruari balioa ematea. Aurreko edizioetan aukeratutako gaiak nazioarteko zubiak, Txingudiko padurak eta bidexka naturalak izan ziren.
Lehiaketan parte hartzeko baldintzak
Parte hartu nahi dutenek adin nagusikoak izan behar dute eta lan bakarra aurkeztu ahal izango dute.
Lanak abuztuaren 2 arte aurkeztu ahal izango dira, hura barne, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren egoitzan (Ducoureau jauregia, Hendaia kalea 8, Irun), astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00ak arte, zubietan eta jaiegunetan izan ezik.
Hemen daude lehiaketaren oinarriak => OINARRIAK JEITSI PDFan
Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu (0034) 943 509600 telefonora