Cabecera Interior
  • Marrazki guztiak Bidasoko Interpretazio Zentroan egongo dira ikusgai ekainaren 28 arte.

  • Kirolaren Jaian egin ziren marrazkiak.

 Entrega Premios LIGHT

 

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak “Marraztu Bidasoa” marrazki lehiaketako sariak banatu ditu Ducoureaun. Lehen saria, 10/12 urtekoen kategorian, Txingudi Ikastolako Lupe Hernandezek jaso du. 8/9 urtekoen kategorian, berriz, Egiluzeko Aroa Monzon izan da irabazlea.

Bi sariak, bi margo sorta, Irungo Udalaren ordezkari Miguel Angel Paezek eta Hondarribiko Udalaren ordezkari Arantxa Berrotaranek banatu dituzte.

Bestalde, Marian Arcauzek, Alcamporen ordezkariak, huraxe izan baita sarien enpresa babeslea, sormen handieneko lanari emandako Sari Berezia eman du, eta kasu honetan Eguzkitza ikastetxeko Asier Artal izan da irabazlea.

Kirolaren Jaian egindako marrazkiak

“Marraztu Bidasoa” lehiaketa maiatzaren 22an burutu zen, Ficoban egin zuten Kirolaren Jaian. Han, Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako neska-mutilek gazte talde bat itsas animalia bat salbatzen marraztu behar izan zuten.

Marrazkien erakustaldia

Bestalde, egun horretan egindako marrazki guztiak Bidasoko Interpretazio Zentroan egongo dira ikusgai. Erakusketa zabalik egongo da ekainaren 28 arte, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00ak arte, zubietan eta jaiegunetan izan ezik.

Ingurumenaren babesari buruz sentsibilizatzea

Ekimen honen helburua da gaztetxoak ingurumenaren babesari buruz sentsibilizatzea eta badiako inguru naturalaren ezagutza sustatzea, sormen jarduera arautu baten bitartez.