Cabecera Interior

eductour train ttipia

Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako udaleko, Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, ostiralean (martxoak 29) Hendaiako Ttipia tren turistiko berriaren ibilbidea antolatu dute bertako sektore turistikoko profesionalentzat.

Helburua da zerbitzu turistiko berria ezagutzera ematea eta sustatzea Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako sektore turistikoan lan egiten dutenei edo loturaren bat dutenei. Guztira, turismo bulegoetan, hoteletan eta turismoarekin lotutako aisialdiko enpresetan lan egiten duten 15 lagunek parte hartu dute.

Ikustaldia goizeko 10:00etan hasi da itsas ibilbidearen 67.ean kokatuta dagoen Hendaiako turismo bulegoan, eta ongietorri txiki baten ondoren, Ttipia trenera igo dira Hendaiako tokirik garrantzitsuenak korritzeko eta Gaztelu Zahar pilotalekuan amaitzeko.

Ekimena 3 Fam-Trip programaren parte dira. Programa hori urtean zehar antolatzen da turismoaren profesionalek ezagutu ditzaten Irunen, Hondarribian eta Hendaian dauden bitartekoak.

Tren Ttipia

Tren Ttipia martxan hasiko da Aste Santutik Domu Santu arte publiko orokorrarentzat. Irteerek 6 euroko kostua izango dute, turismo bulegotik, egunero, 11:00 – 14:30 eta 15:30; uztailean eta abuztuan, orduro aterako da 11:00etatik 18:00etara. Ibilbideak 35 minutuko iraupena du eta frantsesez, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez erabili ahalko da.